EMF logoa

Pyrenaica 285 (2021)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 285

Matterhorn

2021

Editorial

Alonso Cires, Luisa

Pandemiatik irtetzen ari garen honetan 2020ko martxoaren aurretik ohi genuen mendi jarduerak egitera berrekiten ari gara. Ohiz kanpoko garai gogorrak izan dira, non zoritxarreko egoera honek geure indarguneak zein diren eta mendiek gure ongizate fisiko eta emozionalean duten garrantziaz jabetzen erakutsi baitigu.

Mendiaz gain, Euskal Mendizaletasunaren Gala ere berreskuratu dugu, otsailean ospatu ohi zena. Aurten, osasun murrizketek beharturik udazkenean ospatu da. Euskal Mendizale Federazioak eta Ordiziako Mendizaleak taldeak antolaturik, mendi kirolen, mendizaletasunaren kudeaketa eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu dituzte. Hunkigarria da urtea joan eta urtea etorri hainbeste merezimendu biltzea, eta belaunaldi berriengan aurrekoengandik jasotako balioek dirautela egiaztatzea.

Pandemiak zerbait ona ekarri badigu, mendizaletasunetik, etxean bertan esploratzeko paradisuak ditugula jabetzea da. Gure asmoek askotan baztertu egiten zituzten ibilbide eta mendi hauek, izen handiko jardueren ohiko zerrendetan errekonozimendurik ez zutelako. Birus bat iritsi zen eta hurbilekoa bikaina dela ikasi dugu. Euskal Herriko mendietan ezkututaturik ditugun altxorrak ezagutzeko helburu xumearekin jarraitzen dugu. Ale honetan, hurrengo hilabetetan emango diren neguko baldintzak aprobetxatzea proposatzen dugu, Belaguako gailurrak zeharkatzeko, eta Maeztu, Aizkorri eta Aralar inguruko ibilbide klasikoetara itzultzeko, natura neguko lozorroan ikusteko, haize hotzak gure emozioak azalaratzen dituen bitartean.

Gregorio Arizek Deabruaren Gailurrean izandako istorioa kontatzen digu. A ze garaiak! Nafarrak mendi gandorretako hormetara tronboia eta tronpeta joz igotzen zirenean. Sormenezko artisau-eskalada, erabiltzen zituzten materialak bezala, irudimenez eta lanbidez diseinatuak. Mari Abrego, Pili Ganuza, José Ignacio Ariz, Iñaki Tapia, Victorino Echauri, gure mendietako historian ageri diren meritu handiko izenak.

Oztopo eta une gogor asko ekarri dizkigun urtea amaitu dugu. Ez dezagun ahaztu zer gertatu den, zaindu ditzagun mendi guztiak eta, bereziki, gertukoak estimatu ditzagun

Sumario

Los méritos en nuestras montañas / Gure mendietako merezimenduak

Alonso Cires, Luisa

Lakhura, Kartxela, Paquiza de Linzola, crestas invernales en Belagua.

Chueca Asurmendi, Mario;Vidaurre Barbería, Iñaki

Por el valle de Arraia, la vuelta a Maeztu

Corres Arrazola de Oñate, Eloy

Tour de Aizkorri

Pérez Azazeta, Txusma

Alkaxuri o Irubelakaskoa, cuatro vertientes, cuatro ascensiones

Elorza Villanueva, Oscar

Arkuek en Aralar

Echeverría Golina, Antonio;Camio Matxain, José Angel

La Cresta del Diablo

Ariz, Gregorio

Menditxiki Tallón (3144 m)

Calzada "Igertu", Joseba

Hornli - Lion zeharkaldia (Cervino - Matterhorn)

Larrazabal, Endika;Goti, Ander

Monte Tambura Alpes Apuanos

Benito Etxenike, Javier

Esloveniako Alpeetan barrena

Mujika Badiola, Izaro;Bergara Murillo, Xabier

Josean Mulas dedikazioa, esperientzia eta transmisioa

Gonzalez Lertxundi, Ioritz

Los secretos de Altube, circular en BTT desde Amurrio

Ruiz Rotaeche "Rota", Ivan

Centenario de 'Euzko mendigoixaleen batza'

García-Uribe, Iñaki

Euskal Mendizaletasunaren XXV. Gala / XXV Gala del Montañismo Vasco

EMMOA: ventanas abiertas a la historia

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea