EMF logoa

Pyrenaica 286 (2022)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 286

Zuberoa

2022

Editorial

Alonso Cires, Luisa

Bizi garen lurraldean, edonon jaikitzean, etxeko leihotik begiratu edo kalera irtetean ikusten dugun lehen gauza, bere izenez ezagutzen dugun mendi bat da. Egunero, gure zereginetara joatean arreta jarriz gero, urruntasunean dauden lerro hautsiak ezagutzeko eta goragune bakoitza isilean izendatzeko gai gara. Inguruko mendigune hauetan sortu zaigu mendian ibiltzeko eta zailtasunak gainditzeko zaletasuna. Horietan helburu berriak sortu eta haratago dauden mendi handiak nolakoak diren jakin nahi izan dugu. Erronkak gure mendizale espirituaren parte dira.

Erronkaz betetako denboraldi berri bati ekin diogu. Duela ia mende batetik hona, Pyrenaicak euskal mendizaleen kezkak jaso ditu eta, jardueretan, baliabide teknikoetan eta protagonistengan izandako aldaketen lekuko izan da. Aldizkariaren edukiak, formatuak eta lantaldeak unean-unean egokitu dira, berritzea funtsezkoa baita aldizkariaren bizitasuna eta jarraitutasuna bermatzeko. 2022ko lehen ale honetako azala, Euskal Herriko lurralde historiko txikiena eta biztanle gutxien dituen Zuberoari eskaini diogu. Artikulu honekin, Mikel Arrizabalagak Iparraldeari eskainitako artikulu sorta osatu du (Lapurdi, Pyrenaica 270; Nafarroa Beherea, Pyrenaica 273). Zuberoako mendi eta ibarrak ezagutzea merezi du, eta horrela ohartuko gara, Kantauri itsasoa, Pirinioetako gailur batzuk eta Europan bizirik dagoen hizkuntzarik zaharrena partekatzeak, Hegoaldean bizi garenekiko lotura ukiezin bezain irmoak sortzen dituela. Bidenabar, gure pertsonaia mitologikoek ere espazio bera partekatzen dutela irudikatuko dugu: Zuberoako mendirik garaiena den eta Pirinioetako mendebaldean goititzen den lehen bi mila metroko mendiaren magaletan, Marik kobazulo bat du bizileku eta Basajaunak, berriz, inguruko basoetan aurkitu du ezkutalekua.

Zenbaki honetako hamalau artikuluetatik hiru, emakumeak idatzitakoak dira. Euskal Mendizale Federazioan federatutako hamar mila emakumeen ordezkaritza izateaz gain, egiteke dagoen erronka baten ebidentzia ere bada: aldizkarian, mendi-jardueretan eta euskal mendizaletasuna kudeatzen duten erakundeetan, emakumeen presentzia eta ordezkaritza berdintasunean oinarritzea. Ohiturak eta azturak berritzeko garaia da, mendizaleen kolektiboaren parte aktiboa gara eta Pyrenaican idazten duten emakumeak dira horren erakusgarri.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea