Bilduma egiteko ohitura duzuenoi, tontorrak ezabatzeko edota ingurune geografiko desberdinak era sakonean ezagutzeko edota eremu geografiko zehatz bateko gailur interesgarriak aukeratzeko, baliagarria suertatuko zaizuen mendi tontorren zenbait zerrenda eskaini nahi dizkizu Pyrenaicak. Zerrendak, autore desberdinek burututako ikerketa lanen emaitza dira. Horregatik, zerrenda bakoitzean datuen jatorria eta egiletza azaltzen ditugu. Pyrenaicak ez du bere gain hartzen bertan agertzen diren edukien ardura eta ez du horiek zuzendu edota eguneratzeko lanik egingo.
Mendizale belaunaldi desberdinentzat baliagarria izan den Euskal Herriko mendien katalogoari (Ehun mendien katalogoa) garrantzi berezia eman nahi diogu. Gure jardueraren konstante eta anitza den praktikaren erreferentzia izaten jarraitzen du. PDF formatua jarri dugu. Katalogoan akatsik aurkituz gero, edota edozein iradokizun/proposamen egin nahi izanez gero, bidali mezua hurrengo posta elektronikora: contacto@pyrenaica.com
Euskal Herria eta inguruneak
Estatua
- Kataluniako katalogoa (Cent Cims)
- Pirineoko hirumilakoak
- Pirineoko hirumilakoak (enparauko kotak)
- Sierra Nevadako hirumilakoak
- Espainiako sabaiak (Martínez, 2001)
- Iberiar Peintsulako prominentziak
- Gredosko bimilakoak (Lisiecki-Martínez)
- Guadarramako bimilakoak (D. Pliego)
- Guadarramako bimilakoak (A. Treceño)
- Gredosko bimilakoak (D. Pliego)
- Ayllón bimilakoak (D. Pliego)