EMF logoa

Pyrenaica 290 (2023)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 290

FOTOGRAFÍA DE MONTAÑA

2023

Editoriala

Tijero, Juan Fernando

1826an Argazkilaritza jaio zen. Joseph-Nicéphore Niépcek zortzi ordu behar izan zituen historiako lehen argazkia egiteko; paisaia baten argazkia. Gaur egun, aldiz, egunean ehun milioi argazki baino gehiago argitaratzen dira Instagramen. Ia berrehun urteko historian, argazkigintzari lotutako aldaketa teknologikoak etengabeak izan dira, eta, gaur egun, telefono mugikorra duen edonork du argazki-kamera bat.

Egun, ohikoa da mendizaleak kamera mota desberdinekin argazkiak egiten ikustea, baina, argazki-kamerak ezezik, argazkia egiten duenaren begiak eta asmoak ere badu garrantzia. Argazki baten eta oroitzapen soilerako den irudi baten arteko aldea argazkilariaren begian datza; hezita dagoen begian, prestatuta eta trebatuta dagoen begian. Mendian bizitako une gogoangarri baten irudi bat nahi izanez gero, kamera hartu eta egin argazkia. Aldiz, benetako argazki bat nahi izanez gero; argiaren bidez sentiturikoa partekatzea nahi izanez gero; asmoa une gogoangarri hura ñabardura gehienekin berriro bizitzea izanez gero; une errepikaezin bat erretratatu nahi izanez gero, Pablo Ruizen artikulua irakurri beharko zenuke.

Pablo argazkilari, prestatzaile eta bidaiari gisa aritu da azken urteotan, jakintza eta argazkiak partekatzeko beti prest azalduz. Pablok idatzitako  Mendiko argazkilaritza artikuluan, oroitzapenak argiaren bidez gordetzeko oinarrizko gakoei buruz dihardu; trebetasun edo arte zirraragarri baten gakoei buruz.

Altxa dezala eskua aldizkaria irakurri aurretik argazkiak begiratzen dituenak.

Altxa dezala eskua argazkien ondorioz artikulu bat irakurri duenak.

Altxa dezala eskua aldizkariaren ale bat azaleko argazkiagatik gogoratzen duenak.

Horrenbestez, kamera hartzen duzunean argazki bat egiteko asmoz, gogan izan bizitzen ari zaren unea iragankorra dela; ahalik eta argazkirik onena ateratzea zure esku dagoela; argiaren bidez une hori gorde dezakezula, jakinik zenbat eta trebatuagoa egon, orduan eta hobeagoa izango dela emaitza.

Honako ale honetan zenbait ekarpen daude irakurgai, mendizale guztion gozamenerako. Besteak beste, zenbait bidaia, proiektu, oroitzapen, aholku, abentura, esperientzia edota kezka. Artikuluak idatzi dituzten pertsonek batzen gaituen zaletasunaz gozatzera bultzatu nahi gaituzte: goza dezagun mendiarekiko dugun maitasunaz; goza dezagun mendiko paisaiei diegun maitasunaz.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea