EMF logoa

Pyrenaica 292 (2023)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 292

HARRI, ORRI, ARKATZ

2023

Editorial

Etxeberria Ramírez, Paulo

Euskal mendizaletasunak ondare propioa sortu du bere historia luzean. Esku artean duzun aldizkaria, mundu mailan zaharrenetarikoa, ehun urte betetzear dago. Euskal Herriko gailurretan mila postontzi baino gehiago daude, eta haietan oraindik txartelak sartzen dira igoerak egiaztatzeko. Mende bat baino gehiagoan zehar, ehun mendien lehiaketa 4500 mendizale baino gehiagok burutu dute.

Orain, mendi elkarteetan jarri nahi dugu arreta. Aldizkari hau irakurtzen dugun gehienok elkarte bateko kide gara. Batzuetan, esaterako, antolatzen dituzten txangoetara joaten gara, edo dibulgazio-jardueretan parte hartzen dugu, elkartearen egoitzara joaten gara federazio-lizentzia tramitatzera, mendiko materiala alokatzera, liburuak eta mapak kontsultatzera edo adiskideekin hitz egitera besterik gabe.

Elkarte gehienek irteerak proposatzen dituzte asteburuetan. Ez da plan txarra igande baterako: euro gutxi batzuen truke, autobusez eramaten zaituzte haranez haran zeharkaldi bat egitera, lagun artean eta ingurunea ezagutzen duten pertsonek gidaturik.

Hemen, munduko leku batzuetan ia tradiziorik ez duen elkartze joera hori sakon errotuta dago mendizaleon artean. Izan ere, ezin dugu ahaztu Euskadi eta Nafarroako Alpinismo Federazioa sortu zuten mendi elkarte batzuek jada ehun urte bete dituztela, eta beste batzuek, datorren urtean ospatuko dutela mendeurrena.

Mendi elkarteek funtziona dezaten, jendea behar da, jakina. Ez dago elkarteko ekintzez eta abarrez arduratzen den “adimen artifizialik”, boluntarioek kudeatzen dute, borondate propioz.

Mendi-ondare hori guztiona da. Ahal dugun neurrian, lagundu dezagun ondare hori iraunarazten. Ez da zaila: gure gustuko eta mailako txangoren batera joan gaitezke, borondate oneko gidari gisa lagundu dezakegu edo zuzendaritza-batzordeari lagundu diezaiokegu. Denbora pixka bat baino ez zaigu kostako, eta, ordainetan, gure aletxoa jarriko dugu ondare hori bizirik mantentzeko.

Mendiak hor egongo dira beti (orogenia eta bolkanismoa lagun); mendizaletasunak, ordea, ez du izateko arrazoirik pertsonarik gabe, eta mendi elkarteek ere ez.

Sumario

MENDI ELKARTEAK / LOS CLUBES DE MONTAÑA

Etxeberria Ramírez, Paulo

LA RED COMÈTE II. LA RUTA DE LARRESORO-EZPELETA: ATRAVESANDO LA MUGA POR EL BAZTAN

Hernani, Ricardo;Torres, José Mª

TOZAL DE PACO TIESTO. UN CLÁSICO DE LA SIERRA DE GUARA

Etxeberria Ramírez, Paulo

FUERTEVENTURA. LA GRAN AFORTUNADA DE LAS ISLAS CANARIAS

González García, Ana

GERÊS-XURÉS. TRAVESÍA POR LAS MONTAÑAS DE LA RESERVA DE LA BIOSFERA TRANSFRONTERIZA

De Pedro Goiri, Víctor Luis;Irazabal Basterretxea, Asier

MENDITXIKI. GIPUZKOA. PAGOETAKO TONTORRAK

Arrizabalaga, Mikel

ARARAT. ARMENIAKO MENDI SAKRATUA KURDISTANEN

Vío Dominguez, Guillermo

EXPEDICIÓN DENALI (6194 m). ALASKA

Arroyo, Oscar

FOTOGRAFÍA

Mediavilla, Carlos;Lekuona, Andrés

SECRETOS PIRENAICOS

Pau, Christian;Antxo, Asier

IZOTZ GOSEZ

Merino Ruiz, Josu

“HARRI, ORRI, ARKATZ” . HISTORIA, TRESNA ETA ARTEA

Gonzalez Lertxundi, Ioritz

CANICROSS

Tijero, Fernando

NUESTRA HISTORIA (III): EL GRAN DÍA

Iturriza, Antxon

MENDIFILM. YHABRIL. GONZALO BARTOLOMÉ TIERRA

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea