Pyrenaica 241 (2010)
Txokoa
Pyrenaica 241
Portillos de la sierra de Toloño
2010
Editoriala
Alejos, Luis
ENDIZALETASUNEAN aritzeko behar den ikasbidea, gizakiaren bizitzak dakartzan erronka askori aurre egiteko lagungarri aparta da. Jaiotzean bezalaxe, mendian emandako lehen urratsak dorpeak dira, traketsak. Egiten dugun ahaleginari emaitzarik egokiena ateratzeko, astera ere ibiltzen eta amasa hartzen ikasi behar dugu. Sinkronizaturiko erritmo horri esker, arroken artean nahiz asta/toaren gainean ibilera seguruaz egin dezakegu aurrera. Eremu fisikoan paralelismoa baldin badago, areago aurkituko dugu portaera eta gizabidearen alorrean. Erantzukizunaren senak hartzen du aurrea edozein arlotan, hala naturalean nota gizartekoan. Ahaleginak eta sakrifizioak kirol he/muga nahiz erronka profesionalak erdiesten laguntzen digute. Mendian legeztxe bizitzan ere, ezeri ekin aurretik, horrek ekarriko dituen ondorioak neurtu behar dira. Kemena eta adorea, aurreikusmena eta segurtasuna, nahitaezko ezaugarri eta eskakizunak ditugu bai mendizalatasunean eta bai gizarteko elkarbizitzan. Horregatik, naturarekiko harremana oso gune egokia da garrantzi handiko gaiak hausnartu eta erabakiak hartzeko.
Eguneroko bizimoduan aplikaziorik gehien duten mendizaletasunaren irakaspenak, soiltasun eta buruaskitasun kontzeptuetatik eratorritakoak dira beharbada. Edozein helburu lortzeko behar den guztia motxila batean sar daiteke, zama eta arrakastarako aukera gure ahalmena eta sendotasunaren araberakoak izango direlarik. Motxila atontzean, aldi berean zuhur eta espartar izan beharra daga. Aurka jar dakigukeen edozein atakatik geure kasa irten beharko garela onarturik, ezin utz genezake ezer zoriaren esku. Azalekoari uko egiten jakin barik ez daga gailur garaien konkistarik, ez zeharkaldi luzerik. Mendira joateak ezinbestezko egiten du kontsumismoaren tentaldien kontrako txertoa. Gure kasuan ekologismoaren printzipioak konpromisoa ez ezik beharra e;e badira. Mendizaletasunak gizakien arteko harreman biziak ekartzen ditu, gizarteko elkarbizitza arautzen dutenen antzekoak. Mendian maiz ibiltzen garenok bizitza bikoitza dugu: hiritar izateari utzi gabe, gure espeziearen jatorria markatzen duen naturarekiko kontaktuari eusten diogu.
Mendizaletasunak eta gizarteak estekaturik dauden eta elkarrekiko harremana duten ibilbide paraleloak segitzen dituzte. Nota edo hala, mendirako grina edukitzea "nortasunaren marka da". Eraste ahalmena baino haragoko bizitza ka/ita tea nahi dugu. Edukitzearen gainetik izatea lehenesten dugu. Laguntasunak norberekoikeriak baino gehiago motibatzen gaitu. Ez gara beste galaxia bateko izakiak, gure kirolik maiteenak gizadi osoari aplika dakizkiokeen jokalegeak ditu: ahaleginik gabe lorpenik ez dagoela diosku esperientziak, geure burua gainditzeko gogoa dugu, arriskuei aurre egiten diegu eta, masokistak izan barik, gure ezaugarrien artean sufritzeko ahalmena gailentzen da.
ldeien eta gizarte baloreen krisi aro honetan, masak kontrolatzeko bitartekoen bidez giza portaerak uniformatzen saiatzen diren indarrak gu menperatzen eta infantilizatzen ahalegintzen direnean, mendia askatasun eremua dugu gorputzerako nahiz adimenerako. Horregatik guztiagatik mendia bizitzarako eskola de/a esatera ausartzen gara.