EMF logoa

Pyrenaica 297 (2024)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 297

CIEN AÑOS DE LA FEDERACIÓN VASCO NAVARRA DE ALPINISMO

2024

Editoriala

Egia, Zigor

100 urte bete ditugu eta dudarik gabe, meritua du, meritu handia. Mende honetan zehar, federazioaren parte izan diren pertsonen meritua, haiena guztiena.

Bai 1924ko lehenengo Zuzendaritza Batzorde hura, bai mendi talde sortzaile haiek, bai eta gaur egungo federatu gaztetxoenak ere – haietako batzuk haurtxoak besterik ez dira- . Ezin ahantzi gabe utzi ehun urte horietan eskuzabaltasunez mendi taldeetan lanean aritu diren eta dihardutenak, bai lurralde-mailako federazioetan, bai eta EMFko beste zenbait arlotan lanean diharduten pertsonak ere.

Eskerrik asko guztioi bihotz bihotzez, zuek gabe urteurren hau ez litzateke posible izango. Pertsona boluntario horietako bakoitzak bere alea ipini du federazioak 100 urte bete ditzan. Eta ez hori bakarrik,  egun 41 000 federatu inguru daude Euskal Autonomi Erkidegoan; Euskadin, 55 biztanleko bat federatua dago. Ez dut uste gure herrian horrelako fenomenorik dagoenik. Meritua beste behin, guztiona da; auzolana.

Bestalde, gure Euskal Selekzioak emaitza oparoak biltzen ari dira; estatu mailan, podiumetara igoz eta mundu mailan, postu onenetan sartzea lortuz. Bien bitartean, batzorde bakoitzak lanean dihardu diziplina oro goi-mailan mantendu dadin.

Euskal Herriko Mendi Biltzarraren sorrerarekin Nafarroarekin bat egitea errealitate bihurtu da, beste batzuen artean, lehen aipaturiko diziplinetako lehiaketak, udalekuak, erdigunea, Besaideko eguna, edota Ehun Mendien Anaidia elkarrekin ospatuz.

Finantza arloan federazioa sendo dago, osasuntsu, eta beste ehun urte irauteko indarrez asebeterik. Mantentzea gure esku dago; guztion esku.

Lerro hauek amaitzeko, badago aipatzea nahi dudan zerbait. Mendizaleon artean beti izan dira eta hala darraite gure kirolari lotuta dauden zenbait ezaugarri: adiskidetza, lagunak, errespetua, kideak, eta abar. Amaierara iristen ari den legealdi honetan, balio horiek kontuan beti gure jardueren parte izan direla azpimarratu nahiko nuke, bai zuzendaritza-batzordearen bileretan, zein asanblada, ekitaldi eta ekintzetan ere. Hego Euskal Herriko bost federazioen arteko harremana bikaina izan da, eta gaur egun kideak izateaz gain, lagunak ere bagarela esan dezakegu. Horrek beti izan beharko luke horrela.

Betidanik betiko!

Aurkibidea

100 URTE / 100 AÑOS

Egia, Zigor

CUANDO TODOS LOS CAMINOS LLEVAN A ELGETA (1848-1936)

Iturriza, Antxon

DESDE LA GUERRA CIVIL HASTA LA DIVISIÓN DEL 85 (1936-1985)

García Uribe, Iñaki

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA, LA DIVISIÓN Y EL CAMINO HACIA EL REENCUENTRO (1986-2024)

Alejos, Luis

EL PRÓSPERO CAMINO DE LA FEDERACIÓN NAVARRA

Feliu Dord, Juan Mari

HISTORIA DEL REFUGIO ELORRIA EN ARRABA, GORBEIA

García Uribe, Iñaki

EL MUSEO DEL MONTAÑISMO VASCO: EN BUSCA DE LA SEDE PERDIDA

Uriarte, Txomin

LOS CENTENARIOS. UN CONCURSO LEGENDARIO

Lazurtegi, Arantza

(MÁS DE) 100 AÑOS DE ASOCIACIONISMO EN LA MONTAÑA

RADIOGRAFIA Y BREVE RECORRIDO DE LAS CARRERAS POR MONTAÑA DE LA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

Larrañaga Arrieta, Goio

LA EVOLUCIÓN DE LA MARCHA NÓRDICA EN EUSKADI

Área de Marcha Nórdica

DESDE EL MONTAÑISMO A LA ESPELEOLOGÍA. BREVE CRÓNICA ESPELEOLÓGICA DE EUSKAL HERRIA

Granja, Josu

ITZALPEKO ESKUAK. NORBANAKOAREN DENBORA, FEDERATUEN ALTXOR BILAKATURIK

Ruiz "Rota"; Iván

BETIDANIK, BETIKO. UN AÑO CELEBRANDO EL CENTENARIO DE LA FVNA (1924-2024)

Benito Etxenike, Javier

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN MENDEURRENAREN GALA / GALA DEL CENTENARIO DE LA FEDERACIÓN VASCO-NAVARRA DE MONTAÑA

-

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea