EMF logoa

Pyrenaica 282 (2021)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 282

Pico del Fraile

2021

Editorial

Alonso Cires, Luisa

1924ko martxoaren 16a da, Angel Sopeña Tertangako zirkura gerturatu eta Frailea haitza deituriko monolitoa belarditik banatzen den mugara bideratu da. Bakarrik doa, mailu bat, iltze batzuk eta berak egindako altzairuzko pikatxoi bat daramatza. Ez daki haitzean zehar aurrera egiteko nola moldatuko den, duen prestakuntza guztia urrutiko paretei buruzko irakurketetan oinarritzen da baina inguru eta mendi hauetan ez du inork eskalatu, eta ondorioz inprobisaziora jotzen du: harri solteak kendu, iltze batzuk ezarri eta ortozik aurrera egiten saiatzen da, errazago jarraitzeko asmoz. Modu honetan, euskarri eta sostenguak baliatuz, gailurrera eramango duen ibilbidea zabaltzea lortu eta bertan txartel bat eta ohar bat utzi ditu. Euskal Herriko mendietan erregistraturiko lehenengo eskalada burutu berri du.

Ia ehun urte geroago, ale honetako azala hogeiko hamarkadan hasiberri zen euskal eskaladaren erreferentziari eskaini diogu. Iragana ezagutuz ohartu baikaitezke zergatik gurea bezalako lurralde txiki batetako mendi xumeetan hazi ziren Josune Bereziartu, Iker Pou, Rikar Otegi, Patxi Arocena, Leire Agirre, Patxi Usobiaga…

Xabi Mujika Frailea haitzara bueltatu da eta Sopeñak bizitako abentura gogora ekarri duela baliatu dugu nondik gatozen oroitu arazteko. Honetaz gain, egungo euskal eskaladaren protagonisten azterketarekin jarraitzeko, Ekaitz Maizen jardunaren oinarri diren motibazio eta sentsazioetan sakondu dugu. Teknika eta materiala aldatuz joan da, ezinezkoak ziruditen jarduera-mailak lortu dira, baina haitzezko hormek erronka berriak proposatzen jarraitzen dute.

Hain bertikalak ez diren maldetan edo bidezidor mailan mugitzen garenontzako, gertuko mendi inguruetan aurki ditzakegun ibilbide zirkularrak proposatu ditugu. Urrunagoko beste zeharkaldi eta mendi batzuk ere gainbegiratu ditugu, bidaia luzeagoak antolatu ahal izango diren garaietarako. Mundu guztian zehar mugikortasun murrizketekin darraigu, pandemiaren abiaduraren menpe, gure inguruneak eskaintzen dizkigun aukera amaigabeak baliatu behar ditugu indarra berreskuratu eta egonezina indargetzeko.

Etxean nahi baina denbora gehiago egotea egokitu zaigun garai hauetan, euskal mendizaletasunaren aitzindarien historia irakurtzea aholkatzen dizuegu. Frailea haitzara buruturiko lehenengo eskaladatik hamabi urtera bakarrik egin behar izan zioten aurre egungoa baino erronka samingarriago eta ankerragoari, gerrari hain zuzen. Eta mendiak miresturiko helburu izatetik, sufrimendu, oinaze, biziarekiko borroka eta hainbat ahalegin heroikoren agertoki bilakatzera igaro ziren.

Sumario

Mendiko istripuen asegurua / El seguro de accidentes en montaña

Martxoak 16 zituen batean / Un dieciséis de marzo

Alonso Cires, Luisa

Els Gegants de les Tres Nacions

Gamarra, Alejandro

Ollarana ur eta lur

Arrizabalaga, Mikel

Camino Real de las Postas PR-A 13

Benito Etxenike, Javier

Rutas circulares fáciles por Euskal Herria

Pérez Azazeta, Txusma

Teide por la ruta 0-4-0 del mar al cielo

Sola Urriza, Gorka

Menditxiki Oulettes de Gaube Vinhamalaren magalean

Ruiz Rotaeche "Rota", Ivan

Alpes

Larrazabal, Endika

Montañas Rocosas Canadienses

Arrastua, Lorena

Prisionero del Cáucaso

Jáuregui Ezquibela, Íñigo

A pie y en kayak por el sur de Groenlandia

Gorosarri, Jorge

Seven Summits en los Alpes de Stubai (Austria)

Díaz Hernández, Maria Jesús

Sant´Angelo a Tre Pizzi

Sanz Rebato, Matilde

Pico del Fraile Frailea haitza

Mujica, Xabi

Ekaitz Maiz sentsazioei jarraituz

Gonzalez Lertxundi, Ioritz

Bulgariako Rila eta Pirin mendiak Balkanetan esquiatzen

Oiarbide, Aitor

Martin Zabaletaren arrosario poloniarra

Concurso de cuentos CVCE-Errimaia

Evelio Echevarría ha fallecido el testigo de los Andes

Fundación Iñaki Ochoa de Olza SOS Himalaya

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea