EMF logoa

Pyrenaica 260 (2015)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 260

Euskal Herria en BTT

2015

Editorial

Ugalde Egaña, Joseba

Hiru urtez EMFren lehendakari izateak, mendizaletasunaren ikuspegi konplexuaren ikuspegi desberdin, anitza eta zabalagoa izateko aukera eman dit. Gure federazioek antolatzen dituzten jardueren ezaugarri nagusi eta garrantzitsuena, Euskal Herrian zein estatuko beste lurraldetan burutzen diren jardueren kopuru handi eta desberdina da, kirolgile, afiliatu eta federatuen kopurua nabarmen gehitu direlarik. Horren guztiaren garapen egokia lortzeko, makina bat kudeaketa, antolaketa eta koordinazio lanak burutu behar izaten da. Oso gustuko dugun jarduera izanik, datozen urteetan gaurkotasun eta garrantzia izango duten zenbait gairen inguruan, ezin diogu “espiritu kritikoari” uko egin eta horietako bat, ez ordaindutako lan profesionala da.

Joan Garrigosekin hizketan (FEDMEren lehendakaria azken 15 urteetan), berea bezalako “kasik profesionala” den jarduera, laster, ordaindua izango den kudeatzaile profesional batek beteko duela esan zidan. Gizartean duen transzendentziagatik, diru publikoaren erabilerak duen garrantzia eta eskakizuna, mendizaletasunaren zabalkundea kasu, halaxe egitea eskatzen du. Hausnarketa honek, EMFren barruan altruismo dosi handia duen beste jarduera batekin lotzeko aukera ematen dit, gure mendizaletasunarekin estuki lotutako lurraldeetako federazio eta klubetan egiten den lanarekin bezalaxe.

Pasa den urtean, gure federazioaren hedabidea den Pyrenaica aldizkaria EMFren estatutuetan jaso eta gero, mendiaren xendetan barrena ibili nahi zutenei utzi behar genien aldizkari motaren inguruan sortutako eztabaida itxitzat eman genuen. Aldaketa eta modeloen berraztertze garaia da, aitzitik, bere dedikazio eta altruismoagatik, zaindu beharreko pertsona klabea aldizkariaren eta erredakzio batzordearen zuzendariarena da. Azken belaunaldian lankidetza modelo honek bere fruiturik onenak eman ditu eta gaur egun, ideia berriek eraberritzeak dakartzate, bai edukien aldetik, baita hauek hedatzeko moduetan ere.

Garaiak aldatu egiten dira, pertsona batzuk joan eta beste batzuk irekitako bideak hartu eta etorri egin dira, baina altruismoaren xenda, guztion memoriaren alde egindako lan oparo eta ona zaindu eta babestu behar dugu hurrengo belaunaldietarako legatu modura, gure gaztaroko ametsetan murgiltzen ginen pagadi trinkoetan moduan.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea