Pyrenaica 239 (2010)
Txokoa
Pyrenaica 239
Especial Paisajes de Euskal Herria
2010
Editoriala
Hernani, Ricardo
Klimatologia ere anitza dugu. Bozkarioa eta barnebiltzearekin loturik, udaberria eta udazkena beren kolore ñabarduren eskaintza ugariaz, egunik emankorrenak eskaintzen digun uda, eta azkenik negua. Ura, berriz ere, elurraren itxuraz oraingoan, soil gorenak eta mendilerroen estalki, mendigune granitikoetara hurbiltzeko oztopo.
Herrialde magiko batean bizi gara. Nola esplika liteke bestela hain gune emankor batean basamortu bat aurkitu ahal izatea, hain geografia txikian paisaiaren zirrikituak bataiatzen eta blaitzen hiru hizkuntzaren iraupena?
Eta era honetako lur baten gainean, ezin falta zitekeen hartaz maiteminduriko herri bat. Eta honetan, atsedenik gabe bera ibiltzen duen erkidego mendizalea; paisaiak iradokitzen dizkigun era desberdinetan: oinez, igoka, eskien gainean, eskaladan…
Federazioaren bidez artikulaturiko erkidego hori osatzen dugun mendizaleotako bakoitzak, geure zaletasunaren hasierako garaitik, maiz haurtzarotik, geure paisaiarekin maitasunezko erlazio senda bat izaten dugu. Beharbada arrazoi horrengatik, ez zaigu zail gertatu pasioz deskribatzen diguten artikulugileak aurkitzea; nahiz eta gehienbat izen berriekin lortzeko erronka hartu genuen, ale hau argitaratzen direnetarik %80. Honela, eta adibide gisara, Baztanez ma1temindurik dagoen Jaime dugu; David, enparaukoentzat iluntasuna baizik ez den lekuan barnatzen, Eduardok mend1zintzurrekin duen harreman pertsonala, idoiekin Joseanek duena, Azkue anaiena flyscharekin, Antonena Izara uhartearekin, Imanol eta Jase Luis argazki kamara beti aldean...
Baina askoz gehiago daude, /erro hauen irakurketan ari zareten guztiok, kolaborazioak bidaltzeko gonbitea luzatzen dizuegula. Hauek berak egiten baitute Pyrenaica.