EMF logoa

Pyrenaica 231 (2008)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 231

Especial Gredos

2008

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin);Alejos, Luis

AITAGARRIA da Gredos. Mendigune xumea dugu, ez altuegia baina malkar samarra. Eta engantxatzen du. Esaterako, gaztaroan joaten hasi ziren Madrilgo eskalatzaileak eta ostera ere behin eta berriro hango harrietan eta hormetan eskalatzera itzultzen dira, han oso gustura aurkitzen direlako eta, zenbaitetan, urrunago joateko prestatzera. Ale honetan erdietsi dugu haietako batzuek konta diezagutela eta beren entusiasmoaz kutsa gaitzatela. Goza ezazue haiekin batera ibiltzen, udan nahiz neguan, harrian gora nahiz elurretan edo izotzetan.

Ikertzaileak ere engantxatzen du eta suerte ona izan dugu. Lagunak edo lagunen lagunak direla bide, luxuzko kolaborazioak lortu ditugu. Maila zientifiko goreneko artikuluak ere badaude eta geografiaz, historiaz zein mendia babesteko beharraz asko ikasteko aukera izango dugu eta, hondarrean, gehiago sakontzeko gogoaz geldituko gara (adibidez, basahuntzaren kasuan, bizitza basatiaren paradigma izanik, ia etxabere bihurtu dena Gredosko zirkuaren masifikazioagatik).

Ez dugu izenik aipatuko, irakurriko dituzuen idazleetako batzuen izenen oihartzunagatik, besteenak ilunpean uzteko beldurrez. Denak aipatu barik gaizki sentituko baikinateke. Hementxe bertan dituzue, aldizkariaren sumarioan eta segituan murgil zaitezkete irakurketan. Utz iezaguzue lehenik, ordea, aurkezpen hau amaitzen.

Zeren hara heldu eta mendia maite duen bidaiariak ere errepikatzen baitu. Eta orain bai, orain izen bat aipatuko dugu, ezin saihestuzko betebeharra bailitzan. Miguel de Unamuno Salamancatik hurbildu eta hango bakardadeek maitemindu zuten betiko. Behin eta berriz itzuli zen hara eta leku anitzetan ekarri zituen ostera bakardade haiek gogora, hala Fuerteventuran zain zegoenean nota Parisen zehar bidaian ari zenean. Gredos loturik dago bere figurarekin. Badirudi dagoeneko ezin aipa daitekeela Gredos aldi berean Unamunoren izena eman gabe. Hau dugu itsasertzean zegoela, gogoan zeukan irudia.

 

No, no es Gredos aquella cordillera; son nubes del confín, nubes de paso que de oro visten el sol desde le ocaso; sobre la mar, no roca: bruma huera. Gredos, que en la robusta primavera de mi vida llenó de mi alma el vaso con visiones de gloria que hoy repaso junto a esta mar que canta lagotera ¡Aquel silencio de la innoble roca lleno de gesto de cordial denuedo! ¡Aquel silencio de la Inmensa boca del cielo, en que ponía sello el dedo del Almanzor! ¡En su uña el paso choca y se rompe la sierra de remedo!

Solemnitate apur bat kentzearren, utz iezaguzue amaitzen beste zerbait komentaturik. Jaso ditugun artikulu onenetarik zenbait, oraingoan ere hurrengorako utzi beharko dugun arren, berriz ere emakumeen parte hartzean labur gelditu gara, mendian duten presentziarekin bat ez datorrena, bestalde. Ale honetan ez dugu lortu bi emakumek baizik hitz egin dezatela. Baina maitagarriak dira haien idatziak. Gredos bezalaxe.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea