Pyrenaica 222 (2006)
Txokoa
Pyrenaica 222
Por los ríos y volcanes del centro de Francia
2006
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Gaua da età taldeak ateratzen ari dira aterpetik edo hoteletik beren gidarien atzetik. Helburua da egunsentia tontorretik ikustea. Hau leku askotan gertatzen da. Mendia handia eta ospetsua izan behar da. Normalean herrialdeko mendirik altuena izaten da, Parke Nazionala izendatu den leku batean kokatzen da eta mendi sakratua izaten da, aintzinakoek gurtua eta aberatsa kondaira eta tradiziotan.
Agintariek enplegu lokala bultzatzeko erabiltzen dute eta aisiarako industriak aprobetxatu egiten du. Egunsentia mendi baten tontorretik ikustea pakete turistikoen erosgaia bihurtu da. Mendi handiek duten erakarpena sartu egin da merkatuaren erregulazioan: bai mena k, gidariak, ostatuak, bazkariak,... Adibide paradigmatikoa Kiiimanjarorako igoera dugu. Baina, beren ezaugarri propioekin, kasuak asko dira eta beraietariko batzuk gehiegizkoak direla ematen du.
Fuji San delakoa, 3776 metrorekin, Honshu deritzion irían, mundu osoan jenderik gehien igoten den mendia dela kontsideratzen da eta bada, dudarik gabe, sarrien fotografiatzen dena. 1500 metrotako desnibela dago 5. geltokitik -zeinaren hoteletara autobusez heltzen den- tontorreko kraterrera. Metro horiek udan 200.000 japoniarrek igoten dituzte, turistak batzuk, erromesak beste batzuk. Asteburu bakoitzean 20.000 pertsona tontorreko eraiketa, denda, hiru tenplu, behatoki eta postaetxera heldu dadin aldapa mugarriztatzen duten ostatuek eta 20 aterpeek, suge distirakorra markatzen dute ilargipean.
Eskala txikiagoan, dudarik ez, gauza bera gertatzen da Sinai mendian (2886 m.). Ematzen zuen mendi sakratua zela, bai, baina ezkutua eta ahaztua. Eia, Jebel Musa tontorrera doan "Gameluen Bidezidorra" delakoa 200 pertsonek igoten dute gauero. Pertsona horiek autobusez eraman dituzte Santa Catalinara eta, egunsentia ikusi ondoren, bide zuzenaren 3.750 harmailetatik jatsiko dira. Eta tontorrean, eguzkia atera arte hotz badira, mantak alokatzen dira.
Edonola, uste dut kasurik harrìgarriena Kinabalu mendiarena dela (4095 m.). Borneoko mendirik altuena, hegoaldeko itsasoen eta orangutanen ohianen gainetik, mendi zaila zen, granitozko hormatzarrekin. Gaur egun, ordea, antolamendu ezinhobearen adierazgarria da. Aidez aurretiko erreserba, bidaia-agentzia baten bitartez edo interneten bitartez. Ordu pare bat Parkeko bulegoetan baimena sinatzeko, lagunduko zaituen gidaria izendatzeko eta aidean eskegita eraman beharko duzun txartela egin diezazuten, zeina sei lekutan zigilatuko dizuten bidera sarrera ematen duen kantzela metalikotik berriro atera baino lehen. Bidezidorra ardura gustiaz mantendurik dago eta 500 metrotik 500 metrora harmailak, barandak eta pausalekuak ditu. Bidearen erdia egiten denean, aterpe-hotel bat dago erosokeria guztiekin, eta gero amaierarik gabeko egurrezko eskailera ilargipean igoteko, lerroan, beste 120 turista txinatar eta japoniarrekin batera. Eta gero.. ..soka: 2.200 metroko zirga lodi bat, tontorrrerarino bertaraino heltzen dena, inor galdu ez dadin lainorik badago.
Ondo dago mendia sozialtzea eta edonor igon ahel izatea. Argi dago egon askorentzat bere lehen mendia izango dela eta seguru asko azkena ere bai. Baina galdu egiten du xarma, benetan. Hau ez da mendizaleok atsegin dugun mendia.