EMF logoa

Pyrenaica 216 (2004)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 216

Entrañable Guadarrama, la cuna del alpinismo español

2004

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Alpeetan edo Pirineoetan, adibidez, egiten diren erreskateen aldean, non istripua gertatu den lekura joaten diren salbamendu-profesionalak dauden, Himalaian erreskateak espedizionanek beraiek egm behar izaten dituzte. Eta egin egiten dituzte edo ez, baina edozein kasutan oso zaila da aukera heltzen denean himalaiazaleen portaerari buruz irizpenak egitea. Ezin dugu hemen behean ditugun arauekin entzirik eman han sarri extremoak diren egoeretan bakoitzak bizi, sentitu eta baloratzen duenan buruz. Oso erreza izan liteke huts egitea eta okerreko konklusioak ateratzea.

Baina horrek ez du esan nahi edozein gauza justifikatzen denik. Ez gaude behartuta han goian gertatu denari buruz eta zortzimilatako baterako bidean, espedizio berekoak izanik edo ez, zirkunstantziek eraginda leku berean aurkitu ziren haien jarduketa motibatu zuenari buruz ematen zaigun edozein bertsio analisirik gabe onartzera.

Bakoitzaren jokaeraren gainean entzirik emateari baino, zerari buruz ari gara: enzpide orokorrak azaldu, ohizko ¡okaerak estrapolatu eta pkatzeko arau zuzenak ondorioztatu. Enzpide orokorrak argiak dira, beren gauzatzea kasu kokretuetan zaila suertatu daitekeen arren. Zer esanik ez, garrantzi handiena dueña arriskuan dagoen beste edozein pertsonaren bizitza salbatzea da, eta horren gainean ale honetan Landan egiten zaion elkarnzketan ematen diren eritziak astiro irakurtzea gomendatzen dut. Baina arriskuaren larritasunan, erreskate-lana arrakastatsua izateko posibilitatean eta berau egiteko erarik onenah buruzko eritziak, parte hartu edo ez erabaki behar duen pertsonaren eskarmentuaren eta laiotasunaren ondorioa dira. Okertze posiblea definitu dezakegu balionk handiena duen gizaelkartasun horren gainetik bigarren mailako beste ínteres batzuk gailendu daitezen eragiten duen interesen gatazka bezala. Eta gaur egun espedizioen komertzializazioak aukera eman dezake "beste" interés hohen existentzia ugaldu dadin (adibidez, esponsorizazioa eta kontratua betetzeko obligazioal. Egia bada ere ezen betidanik egon direla laguntzarik ez emateko erreakzioak sortarazi ahal izan dituzten beste motibazio asko ¡protagonismo-afana, istilu pertsonalak eta baita mesprezua, nagia edo beldur arrazoigabea ere).

Urte guztietan gertatzen dira besteren bat salbatzeko limiteramo heltzen diren jarduketei buruzko historia ederrak. Eta nahiago izaten dugu alde onarekin geratu eta aparteko egite honek gogoratu -praktikan han goian gertatzen den guztia apartekoa da-. Baina, kontuz!, horexegatik izan ere, ez gaitzaten aspertu salbamendu-egintza baten arrakasta aprobetxatuz laldeko gehigarri guztiak erabiliz apaindua, itzala egm liezaiokeen beste edozein kolaborazion buruzko aipamena ezabatuz eta ekinez eta ekinez edozein gauzaren ordainez zalantzarik gabeko mitoa bihurtu arte) nabarmentasun pertsonalerako orkrestatutako marketing egintzekin. (Ikus Pyrenaicaren 215 alean 2001 urtean Lhotseren aurpegian gertatutako erreskateari buruz atera zen gutuna). Aurrerantz begiratu dezakegu zeren denboraldi honetan ere Karakorumen, orain déla gutxi, oso egoera larriak gertatu baitira eta sekulako elkartasun-egintzak

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea