EMF logoa

Pyrenaica 213 (2003)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 213

Aramaio por arriba y por dentro

2003

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Mendizaletasun istituzionalaren eremuetan, UIAA delakoarenetan, badago gaur egun lehiaketa-alpinismorako joera bat, alpinismo klasikoa, hau da, abenturazko alpinismos ordezkatu egiten duena. Lehengoan, eta gauza argia da edonorekin lehiatzea gure izaeraren barman dagoen gauza bat déla, zera bilatzen da, ea nork egiten duen zailago, edo azkarrago, edo gehiagotan edo, azken finean, hobeto ordainduta. Bestean, eta gauza eder asko idatzi da honen gainean, ez da bilatzen inorekin lehiaketan ibiltzea eta ez natura edo mendiarekin ere. Asuntua da norbera bere buruarekin lehiatzea, zer egiteko gauza den jakitera ailegatzea, norberaren mugak aurkitzea eta haraino heltzen ahalegintzea, edo apur bat haratago ere.

Ederki ¿eta?. Betiko galdera da, ea zeren búa dabilen gutariko bakoitza mendira ateratzen denean. Zeren mendian aurkitzen duguna ez baita besterik bertara patean bilatzen duguna baino. Orain urte batzuk, G. Mazzottik zioen hauxe gauza bera alpinismo intégrala defendatzen zuen liburu polit hartan, izenburua 1931. urtean era honetara itzuli ziotena: "Bakoitzari, bere mendia". Eta errepikatu egin zuen orain urte batzuk Walter Bonattik (1989): "Alpinismoaren praktika, eta mediarena oro har, da gizakiak bere atseginerako, ez soilik fisikorako baizik eta intelektualerako ere, asmatu duen adierazpen handienetarikoa".

Galderak Pyrenaicaren etorkizuna birpentsatzera eramaten gaitu, aldizkariaren norabide-arauak debatitzeko biltzen garen bakoitzean. Aurtengo debatea federatuek Pyrenaican bilatzen dutenaren inguruan zihoan. Hipotesia zera da, Pyrenaicaren bitartez lagundu egin behar zaiola jendeari aurkitzen mendian bilatzen ari dena. Eta ahaztu ezin daitekeen hasierako premisa dirá, izan ere, federatuen faldearen osaketa eta interesak, zeintzuk heterogeneoak eta sarri kontziliaezinezkoak izaten diren. Bileran jaso egin zen, hala, azken alean Euskal Hernán edo Pirineoei buruzko artikulurik agertzen ez zelako kexa "kontutan harturik, gainera, irakurleen zati batek beraiek errepikatu ditzaketen ibilaldiak bilatzen dituela" IKontatu diezazueket aldizkariaren hartzaile baten kasua, aparteko kolaboratzailea berau, ale bat ematen diedanetarik beti lehena, zeina alea jaso bezain laister berau gainetik irakurtzen hasten den honelako artikuluak bilatzen).

Aurreko alea lasai errepasatzen badugu, usté dut era askotako eta gauza interesgarri ugari dituzten artikuluez gozatu daitekeela. Eta hau guztiau aldikadatan gertatzen denez, gaur egun berezko kolaboratzaileek gehien bidaltzen dizkiguten artikuluak -hau da, Erredakzioak bilatu ez dituenak- "Munduko Mendiak" dehtzon arloari dagozkio eta, konkretukiago, Europako Hego eta Ekialdeko igoera ez zailak izaten dirá gehienbat. Eta honek esan nahi du ere jende asko dagoela gaur egun leku honetara joaten dena, lehen baino gehiago, mendizaleek gehiago atsegm dutela esperientzia horiei buruz idaztea Penintsulako mendizerrei buruz baino eta, azken finean, asko árela honelako artikuluak eskertzen dituzten irakurleak eta, seguru gaude honetaz, egileengana argibide zuzen gehiagoren eske hurbiltzen direnak.

Beno, ba besteentzat, ale hau Euskadiko mendiei buruzko artikulu batekin zabaltzen da, eztabaidarako posibilitaterik ematen ez duen horietako batekin. Aramaioko zirkuan zehar Juan Mari Ansak egin duen ibilaldiak bere beste lanen hildo tradizionalan erantzuten dio, eta hobetu ere. Ikusiko duzue ezen, hainbeste argibidez eta hain ondo kontaturik, gogoak sortzen árela botak lotzeko, berriro, goizetik, Gatzagako San Millanen laminaren ondoan, gorantz begiratu, oso altu, eta ibiltzen hasteko.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea