Pyrenaica 204 (2001)
Txokoa
Pyrenaica 204
La historia de nuestros sueños
2001
Editoriala
Galé, Patxi
Ez dago argitalpen askorik 75 urte bete dituela esan dezakeenik. Eta are gutxiago mendi-aldizkanen arloan. Harrigarria da benetan esku artean duzun boletín hau, enpresa deslnteresatua izanik, adin errespetagarn horretara heldu ¡zatea. Egia esan, guztia merkantilizatzen den gaurko mundu honetan ez da betere nórmala mendizale-talde bat ekimen hau eragozpen guztien gainetik aurrera ateratzen tematzea, horretarako beren astiaren zati garrantzitsua dedikatu behar izaten diotelarik.
Pyrenaica, Federación Vasca de Montaña edo, gaur egun, Euskal Mendi-Federakundearen boletin berriemailea izatekotan jaio zen. Izenak berak erakusten du zein boladatakoa den. Pyrenaicari bere izena ezarri zitzaion Alpina eta Andina aldizkan ospetsuei aurretik egin zitzaien bezala, baina horregatik ez dago pentsatzerik mendi-aldizkarien alorrean aitzindaria izan ez zenik.
Dudarik gabe Federakundeak duen komunikabiderik garrantzitsuena da baina, hala ere, onartu beharra dago ezen boletin berriemaile federatibo baten izaera hori, guztiz baztertu ez bada ere, bigarren maila baten geratzen déla aldizkariak hartzen dituen gai eta interesen barietatearen aurrean. Irakurleak gaur egun ere informatu daiteke Federakundearen ekintza, proiektu eta berriei buruz Pyrenaican, baina argitalpenaren gunea beti kokatzen da mendi-artikuluetan, izaera komertziala duten bestelako mendi-aldizkarietan agertzen diren bezalako mendi-artikuluak.
Hala ere, esan beharra dago ezen funtsean komertziala ez den bere izaera horrek ez diola aldizkariari gabetzen Euskal Herriko eta inguruko mendietako eremuan idazten duten sinadura ospetsuenen lankidetza jasotzeaz. Pyrenaicaren inguruan izen handiko idazle-multzoa ¡biltzeak zerikusia du mendizaletasunaren arloarekin erlazionaturik dauden foro guztietan aldizkariak lortu duen ospearekin. Era berean, aldizkarian parte hartzea bidea bihurtu da sinadura berri askorentzat, lehenik hasierako beren emari interesgarriak orrialde hauetatik ezagutarazteko eta gero mendl-literaturaren mundura pasatzeko, gidaliburuak, katalogoak, artikuluak eta abarrekoak argitaratuz argltaletxeen munduan.
Pyrenaican, autore ezagunen zein hasiberrien lanei kalitatezko kontrol ann bat aplikatzen zaie, derrigorrezkoa berau aldizkariaren ospea, gai desberdinen kalltate azalgarria eta gai horien tratamenduan zehaztasuna eta objektibotasuna mantentzeko. Prozedura honek, askotan polemikoa gertatu dena, ba du zerikusirik argitalpenaren arrakastarekin eta arrakasta hori zera da, euskal federatuen poztasuna honelako mendi-aldizkari bikaina izateaz