EMF logoa

Pyrenaica 283 (2021)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 283

Boulderra Euskal Herrian

2021

Editoriala

Egia, Zigor

Zinez aldaketa bat burutu nahi genuen, eta hori izan zen, gaur egun 38.700 federatu dituen federazioaren buru izateko arrazoi nagusiena.

Erantzukizun kontua zen. Mendi federazio eta elkarteen hainbat arlotan urte asko lanean eman eta gero, mendi-munduak eman ziguna mendizale taldeari itzultzen jarraitzera behartuta sentitu ginen.

Hiru lurraldeko eta euskal mendizale federazioek beren elkarlana hobetu behar zutela uste genuen, oinarrizko euskal mendizaletasunak, federazioen bilakaeran lehentasunezko lekua izaten jarraitu behar zuela hain zuzen ere. Azken batean, gauzak hobetu zitezkeela uste genuen.

Horrek guztiak gogoeta egitera bultzatu gintuen eta horrela, gure federazioa hobetzeko proiektu bat abian jarri genuen. Guztiok, salbuespenik gabe, egongo garen proiektu bat izango da, non bakoitzak bere lekua izango duen.

Hiru lurralde-federazioek adostutako eta babestutako proiektua izan da, esperientzia duten 11 kide sutsu eta lanean hasteko gogoz osatutako Zuzendaritza Batzordea eratuz.

EAEko 4 federazioek norabide bera hartzea eta urratsak elkartuta ematea lortu behar dugu, hori baita gure betebeharra; Nafarroa ahaztu gabe, zeinekin hurrengo 2024an Euskal Herriko Mendizale Federazioaren 100 urte ospatuko ditugun.

Agintaldi honi garai zailetan eman diogu hasiera, mundu-mailako pandemia-egoera batean hain zuzen ere, gustuko ditugun mendi-jarduerak burutzeko mugez beterik. Hala ere, ziur gara egoerak hoberantz egin eta gure banakako zein taldeko jarduerak burutzera lehenbailehen itzuliko garela. Norabide honetan zentzuz eta tentuz lan egingo dugu, beti ere kolektiboaren osasuna gure lehentasun nagusia izanik.

Eskia, eskalada, lasterketak eta duela gutxi sortutako martxa nordikoko selekzioak babestuko ditugu, federazio honen benetako oinarriak diren mendi-elkarteak eta federatuak ahaztu gabe.

Ezin ahaztu ere, gure mendizaletasunaren ondare diren Pyrenaica aldizkaria, mendiko buzoiak eta Ehun Mendietako Mendizaleen Ermandadea. Horren guztiaren oinordekoak gara, gure DNAn baitago.

Gure ondorengoei utzi behar dizkiegun balioak dituen kolektibo handi bat gara. Laguntasuna, elkartasuna, sakrifizioa… UNESCOk Gizateriaren Ondare Immaterial gisa aitortu duen alpinismoaren kirol noble honi lotutako hitzak dira, garaiotan maiz beharko ditugun balioak.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea