EMF logoa

Pyrenaica 238 (2010)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 238

Buciero, fortaleza natural de Cantabria

2010

Editorial

Alejos, Luis

PYRENAICAKO erredakziora heltzen diren irakurleen oharrak agendan argitaratu ohi dira. Iazkoan zenbait txosten edo analisi jaso ziren eta, zabalagoak eta landuagoak izateagatik, artikulu gisara eman zitzaien irteera. Horrek balorazio berriak ekarri zituen eta azken hauek ere modu berean eman ziren argitara. Dinamika hau izan da iritzi atal bat sortzera bultzatu gaituena, bertan quad zaratatsuak eta artzakur oldarkorren ugaritzea, laharren erreketaren arriskua, herri bideen legez kanpoko hesitzea edo aurkintza berezietan harrobien ezarrera sala tu ez ezik, erakundeen jardueraz egin nahi diren kritikak nahiz laudorioak biltzeko asmoarekin ere, Federazioaren eginbideaz eta, jakina, aldizkari honetaz egin litezkeenak barne.

Prentsaren atalik baloratuenetako bat, irakurleek igorritako zuzendariarentzako gutunak izaten dira. Debatea ondo errotua dagoen herrialdeetan ohikoa da mendi-aldizkariek ere eztabaidarako guneak eskaintzea. Urrats hori ematea erabaki dugu geure mendizaletasuna anitza izanik, heldutasun maila altua duelako, gainerakoen usteak onartzen ditugulako eta iritzien elkartrukeak kirolari nahiz gizaki bezala aberastu egingo gaituelako uste osoan. Eduardo Galeanok duela gutxi emandako elkarrizketa batean honako hau zioen: "Ahobatezkotasunean oinarrituriko batasuna helmugarik ez duen gezurrezko batasuna da. Fedea merezi duen batasun bakarra, aniztasunean eta aldeen arteko kontraesanetan gauzatzen dena dugu ".

Ados ez etortzeak ez dakar ezinbestez aurrez aurre jartzea, ikuspuntu diferenteak ematea baizik. Erantzuteko eskubidea eta adierazpen askatasuna oinarrizko baloreak dira eta guk babesa emango diegu honako muga bakar hauek dituztela: zabaltzeko eskueran dugun espazioa, hartan parte diren pertsona nahiz erakundeenganako errespetua, eta gaia, gure kasuan, mendiaren alorrera mugatu beharko dena. Irakurleen iritzia emateko askatasuna arautzea eta bideratzea, inkesta egitera bultzatu gintuzten motibazioen ondorioetako bat da eta ale honetan bertan jasotzen dira haren emaitzak. Halaber, badu zerikusia kolaboraziorik onenak saritzeko zeregina inkesta hartan parte hartu zutenen esku uztearekin. Pyrenaica irekia eta gardena izan dadin nahi dugu, orrialde hauek irakurtzen dituzuenen helburuei erantzuna ematen diena. Hortaz, orain inoiz baino irmoago, Blas de Oterok esango lukeen madura, eska dezagun ahotsa eta hitza.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea