EMF logoa

Pyrenaica 237 (2009)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 237

Los "otros" Cervinos

2009

Editoriala

Ortega, Antonio

29 urte daramatzat Pyrenaica zuzentzen eta oraindik Editorialik idatzi gabe nengoen. Unea heldu da, beraz, 21 urte baitziren aldizkariaren irakurleen gustuak eta sentsibilitateak ezagutzeko inkestarik egiten ez genuela. Oraingo honetan, aiar horretako profesionalen aholkuari jarraituz, euskarria aldatu eta inkesta Pyrenaicaren web-aren bitartez burutzea erabaki genuen, enpresa aditu baten kudeaketaren laguntzaz. Hilabete baino epe laburragoan 500 bat pertsonak galdetegia betetzea genuen helburu.

Jende gutxik parte hartuko zuen beldur ginen Pyrenaicako erredakzioan, baina errealitateak gainez egin zigun, lehenengo lau egunetan jadanik 400 irakurlek erantzunda baitzeukaten galdetegia eta, ondorioz, sarrera itxi behar izan genuen aurreikusita zegoena baino 18 egun arinago, baliodun 656 inkesta geneuzkala. Enpresa kudeatzailearen eskaera izan zen, itundutako kopurua 156 atetan gainditua genuen eta. Horregatik, mila esker guztioi!

Parte hartzea oso desberdina izan da Herrialde batzuetatik besteetara. Punta-puntan Bizkaiko irakurleak daude, harpidetza guztien % 29, 017 izanik, betetako inkesten % 38,9 baitira. Kontrako muturrean Gipuzkoa dugu, harpidetza guztien % 44, 018 izanik ere, inkesten % 31,1 eman baitituzte. Arabak puntu bat baino apur bat gehiagoz gainditzen du bere kuota eta Nafarroa zegokiona baino 0,8 gutxiagoan gelditzen da. Euskal Herritik kanpoko jendeak -harpidetzen % 2,73- inkesten % 3,9 eman du. Emakumezkoek ere ez dute erantzun espero zitekeen legez, EMFko federa tu nagusien % 27,32 izanik, inkesten % 15,7 bakarrik eman dutelako.

Inkesten % 25,6 euskaraz erantzun izana aldizkariaren etorkizuneko edukinetarako neurtu beharreko kontu garrantzitsua dugu. Gainera, gaztelaniaz egin dutenek ere, aldizkariak euskarazko orrialdeen ehuneko hori baino gorago heldu behar de/a uste dute. Aitzitik, mendi jarduerek eta gure irakurleen gustuek aldaketa gutxi izan dute urte hauetan, inkesta gehienek proposatzen dugun gaien aniztasuna eta aldizkariaren gaur eguneko formatoa ontzat ematen baitituzte. Izan ere, bai aldizkariaren itxurak eta bai haren edukinaren atal desberdinek ere ontzat hartzen dira, irakurleen interesari dagokionez, ataletarik 6 oso ondo kalifikazioraino helduz.

1988ko inkestekiko aldeari dagokionez, Espedizioei buruzko artikuluen interesa jaitsi egiten da (2.etik 5. postura pasa da) eta orobat Euskal Herriari buruzkoenak ere behera egiten du (hauek oso gutx1~ lehen postuari eutsiz). Aldi berean, ingurumena, Elkarrizketak, Mundua eta Penintsula-irlak ataletakoak igo egiten dira. Irakurleek gogoan gehien atxikitzen duten artikulua, alde nabarmenaz, "Recorridos circulares por refugios pirenaicos" da, ondoren "Montaña subterránea" eta "Gredas" izeneko monografikoak doaz eta, franko beherago, "Puna de Atacama" izenekoa.

Amaitzeko, galdetegia bete dutenek, edukina eta itxurari erreparatuta, 7,3 puntuko nota ematen dio te Pyrenaicari. lnkestatuen % 79,4k oso ondo nahiz bikaina eman digu, ez gainditutzat hartzen gaituen % 3,8aren kontrako aldean. Eskerrik asko guztioi.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea