EMF logoa

Pyrenaica 212 (2003)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 212

Nepal: Travesía Rolwaling-Khumbu

2003

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Behin eta berriro sujehtu didate idatz dezadan editorial bat Pyrenaican erreskate-taldeei egiten zaizkien deiengatik gertatzen den zarrastelkeriari buruz. Sarntan, del horiek benetako beharnzanik gabe egiten dira eta telefono mugigamaren erabileraren gehikuntza esponentzialagatik gertatzen dirá. Ba, idaztera noa editoriala eta hon, bi arrazoi hauengatik: lehena, eskatu didan pertsonari ezin diodalako ezetz esan. Bigarren arrazoia geroxeago azalduko dut. Beraz, azkeneraino irakurri beharko duzue horren berririk jakin nahi baduzue.

Gaia bere arduradunekm kontsultatu ondoren, ezusteko bat izan dut. SOS-DElAri menditik egiten zaizkion laguntza-deien arrazoiak hauexek izaten dira: istripuak, pertsonak desagertu egin direlako eta galdu egin diren mendizaleek beren muglgarrietatik egiten dituzten deiak. Hirugarren arrazoi honek arduratzen gaitu. Pentsa daiteke ezen mugigamaren eskuragarritasunak eta erabilera errezak gehiegikeria ondorioztatu zezaketela eta gehiegizko dei-kopuruak zerbitzua bera kolapsatu.

Ba ez. Beren eragin negatiboak erreskate-zerbitzuetan nimiñoak dira. Deien lehen harrera-mailak sailkatu egiten du deía eta dagokion lekura bideratu. Estualdietan, galdu egin delako norbait eta berandu egiten delako, gauzak konpondu egiten dira telefonoaz ematen diren lasaitasunezko aholkuak árela medio eta mendizaleari egoeratik bere kabuz ateratzeko ematen zaizkion argibideei esker. (Esan beharra dago ezen arazorik handiena, galdu den mendizaleak bere egoera ZICZ azaltzeko duen zailtasuna izaten déla. Eta horretarako balio duen aholku bat, ez galtzen saiatzen denarentzat, - batzuk teknikotasun lar déla esango duten arren - zera da: norberak bere GPS aparailua erosi dezan, zeina gaur egun hain garestia ez den, erabiltzeko erraza den eta erabat onuragarria, erabiltzailearen kokapena inolako zalantzarik gabe seinalatzen baitu).

Ekin egiten dut, beraz. Mugigarria, oro har, estualdi askotarako aterabide erraza izaten da eta mendian arazo larri bat konpontzeko erarik sinpleena izan daiteke. Hau da, mugigarria ez da arazoa, baizik eta guztiz alderantziz. Baina pena merezi zuen galdera honi erantzuteak, zeren garrantzi handiko gai baten partea baita: mendiko erreskateena eta istripuen ostean dauden erantzukizun zibil eta penaleko ondonoena.

Eta hain garrantzitsua da kontu hau ezen Donostian irailerako EMFak eta UPV/EHUak antolatu duten "Mendizaletasun berria gaurko gizartera moldatua" izeneko udako kurtsoan eztabaidatuko diren gaietarik lehenengoetankoa ¡zango den (aldizkari honen ale hau argitaratzen denerako eztabaidaturik egongo da jadanik). Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdietarako Laguntzako Zuzendaritzan eskatu egingo diogu, mendizale guztiei eskaintzeko asmoaz, ezen EMFaren 75 urteurrenean ospatu ziren ekitaldietan aurkeztu zuen txostena gaurkotu egin dezan. Izan liteke, baita ere, zuzenbide-arloan adituak diren batzurekin EMFan antolatu nahi den lan-taldeak arlo hau bere zeregmen artean lehen helburu bezala izan dezan.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea