EMF logoa

Pyrenaica 210 (2003)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 210

Grandes escaladas y escaladores

2003

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Gaurkoan, iraupen handiko ibilaldiei eta mendi-lasterketei buruz hitzegiteko nintzen, eta honelako gauzak atsegin ez dituztenen gainean ere, eta mendian guztiok dugula lekua esateko nintzen eta horixe déla izan ere mendiaren handitasuna, tolerantziaren eta bakearen erreinua baita, eta puntu honetara ailegatu naizenean geratu egm naiz eta pentsatu dut ibilaldiei eta lasterketei buruz beste egunen batean hitzegingo dudala.

UIAA (Alpinismoko Elkarteen Nazioarteko Batasunal delakoaren erakargarririk handienetankoa etsi-etsian bakearen eta herrien arteko konkordiaren alde egiten an den kanpaina da, eta berau da izan erakunde honetan zuzenenan sartu eta gero ilusiorik gehien ematen digun aldeetariko bat. Zeren eta konbentzitunk daude mendizaletasuna tresna indartsua izan daitekeela bake hori lortzeko, ekintza positiboak direla medio.

Bakea bilatzea ez da "gerran ez" esatea soilik. Ez da soilik petrolioaren munduko merkatua kontrolatzeko gerraren jauntxoek planifikatu eta aldez aurretik luzaroan aldarnkatu ondoren burutzear dagoen nazioarteko eraso honek suposatzen duen delituaren aurrean salaketa egitea. Plan horrek, finantza-analistek estudiatu dituzten eszenatokien artean onenean kokaturik, gerra "moderatua, laburra eta garbia" lortuko du, baina bere arduradunak ez dirá asko larrituko "biztanlena zibilean gerta litezkeen nahitaezko aldeko ondono'-etaz eta ez arabiar munduan sor litekeen herrialde-anabasaz ere. Eta hau danau, mundu osoa, histonako lehen erantzun globalizatuan, aho batez EZ esaten an denean.

UIAA delakoak areagotu egin ditu bere ahaleginak azken bi urteotan ekintza konkretuak artikulatzen herrien arteko lankidetzan eta, garapen sostengarna bilatuz, ingurugiroaren babespenari buruzko baloreak mundu osoan zehar barreíatuko dituen tentua sortzen laguntzeko eta nazioarteko elkarbizitza bultzatzeko.

Martxan jartzen an dirá proiektu erakargarn batzuk, Mugen gainetiko Parke Nazionalekin erlazionatunk daudenak. Afnkan, 2001 ko ekainean, Drakensbergeko mendietako Sehlabathebe parkea kasu, Lesotho eta Hego Afrikako lurraldeetan. Europan, Frantzia, Italia eta Suitzaren arteko Mont Blanceko parkea, zeina 2004an Greziako Joku Olinpikoetan azaldua izango baita, hórrela tunstikoki lar ustiatu den ingurune hori errekuperatzeko balioko duelarik, eta Balkanetako Bakearen Parkea, Albania, Montenegro eta Kosovoren artean (nazioarteko gonbidapena egin du UlAAk han, hurrengo uztailean, 12 egunetako trekkinga egin nahí dutenentzat). Eta batez ere Asían, non bakerako eremu babestu bat sortuko den Sianchen glaziarrean, Karakorumean, India eta Pakistanen artean, munduko glaziarnk handiena eta zeinean historiako gerra luzeena, garaiena eta hotzena gertatu baita.

Ekimen batzuk daude zentzu honetan Nepalen, Everest lehen aldiz igo zenetik 50 urte betetzear daudenean. Lehena, su-etenaren aldarrikapena eta gerrilla maoistaren eta Nepaleko gobernuaren arteko elkarrizketa da. Beste bat, Hillaryren ondoretasunarekm dago erlazionatunk, sherpen hernaren garapenera zuzendua 130 eskola, 2 aireportu, 2 ospitale, 11 osasun-zentru eta beste proiektu asko; hauek pentsaerazten digute Hillaryrentzat Everest igotea baino ez ote zen izango garrantzitsuagoa gero sherpen alde egin zuena). Badago ere Everest Bakearen alde 2003 deritzon proiektua, tolerantzia erlijiosoa bilatzen duena, IIPTk bultzatua, nazioarteko beste tunsmo-erakunde bat bakearen alde.

Behar bada, ekintza sinboliko erakargarnena UIAA eta UICN (World Conservaron Union) direlakoek burutu zuten Joan den urtean, mendizaletasunaren nazioarteko urtean. "Summit Team" deitu zioten ekimenari: Suitzako Alpeetan, Monch mendia barne zelarik, hatera egin zuten igoera bat eliteko mendizale indiarrek eta pakistaniarrek, betidanik etsaiak izandakoak, eta horretarako Jaime Andrewren figura kansmatikoarekin lagundurik egon zirelarik (eskalatzaile eskoziar honek, 1999an, bi eskuak eta bi oinak galdu zituen Mont Blanceko mendimultzoan pairatu zituen izozteak direla eta).

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea