EMF logoa

Pyrenaica 207 (2002)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 207

Jaizkibel sorprendente

2002

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Sarri hitzegiten genuen Euskal Herriko Gailurren Katalogoari buruz, bere garrantziaz eta haraindiaz (euskal mendien zerrenda ofiziala izan eta Penintsulako mendi esanguratsuenak identifikatzeaz gain, eredu bihurtu zen Burgos, Cantabria eta La Riojako zerrendetarako eta orain Soria eta aragoar probintzien diseinuetan lanegiten ari da). Askotan aipatu dugu ere bere egunerapen eta etengabeko zuzenketaren abentura zientifikoa. Baina, gaurko honetan, Ehun Mendien Lehiaketah buruz hitzegin nahi dut, beronek sortu baitzuen Katalogoa.

Lehiaketa 1949an egm zen ofíziala, Mendizale Ehundunen Senitartea sortzean, zeinaren bitartez Federakundean hogeigarren hamarkadaren hasieratik ordurarte klubetan (batez ere, Bilboko Club Deportivoan) egiten ziren ehun mendiko lehiaketa desberdinak integratzen baitziren. Gaur egun, 3600 mendizale ehundun dago, kopurua urtero 80 finalistetan handitzen delank. (Emakumezkoen partehartzea 15%koa da inguru. Gogoratu beharra dago historiaren hirugarren finalista, 1923 urtean, emakumezko bat izan zela, Victori Pérez de Nanclares).

Erakundea ohorezkoa da soilik, baina jatortasuna du. Gure zaharrekin harremanetan jartzen gaitu, tribuaren aintzindariekin. Jatornetako idazkiak birpasatuz, usté dugu irudia oso ondo ideiaturik egon zela. Lehiaketa, finean, gure mendiei buruzko ezagumendu hobeagoa lortzeko laguntzen digun tresna da eta, beraz, gure paisaiari, gure naturari, gure kulturari, gure hernei eta gure jendeari buruz ere.

Zer esanik ez, bakoitza bere airera joaten da mendira, eta batzutan lehiaketa, erronka eta baldintza propioak sortuz ere, baina Ehun Mendien Lehiaketaren araudiaren betekizunaren jokuan sartzeak mendia egiteko estilo, modu iraunkor eta metodikoan bameratzen gaitu, zeinak gure zaletasunaren ezagumenduaren (egutegiak, aipamenak, mezuak, txartelak, mapak, datu-baseak, eta abar) kudeaketa-eskema berri bat ondorioztatu ahal baitu.

Euskal Federakundea ilusionaturik dago aurtengo Lehiaketa animatu behar dela eta, horretarako internazionalki "Mendiaren Urtea" izendatu den 2002 urte honen ekintzen artean kokatuko duelarik. Senitartearen Idazkan Nagusia, Alberto González Arregi, lehengo "Senide Nagusien" lerroa jarraituz (Antonio Ferrer, Santiago Laespada, J Antonio Urkizu eta, urte askotan, Juanita Salazar) dokumentazioaren egunerapenean eta hedapen-kanpainan lanegiten ari da, argitalpenen bitartez, EMFaren WEBaren bitartez eta Lurralde-Federakundeen eta kluben lañaren bitartez. Azken hauek dira, finean, ekimen hauei bizigura ematen dietenak.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea