EMF logoa

Pyrenaica 198 (2000)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 198

Por la ruta del Vasco-Navarro

2000

Editorial

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Harro sentitzen gara Pyrenaicaren ale honetan Evelio Etxebarriaren kolaborazio berri bat argitaratu ahal izateaz. Berau dastatzera gonbidatzen zaituztet Mendozako Andeei buruzko artikulua benetan gozatzeko modukoa baita. Aurretik egin dituen gainerako beste lan batzuren antzerakoa da, eta 11 agertu dira jadanik Kolonblako Santa Marta mendizerrari buruz 1988.ean Idatzi zuen hartatik hona, zeinetan Estatu iparamerikar batzutako Harkaiztsuen gainean eta Andeetako herri desberdinetako mendizerrei buruzko informazio zehatza, kurioso, gogoko eta probokagarria gure aldamenean ipiniz pan bait da.

Evelioren artíkuluen balore gaineratu altua zerean datza, bere lehen igoeretan lagun egin diezaiogun uzten digutela edo bidea zabaltzen digutela tontor birjina eta mendizerra ezezagunetarantz bultzatuz. Zeren Evelio alpinismoaren historia estudiatzen ari bait da, eta historia horretan funtsezko ituak izaten dira lehen igoerak. Eta egin egin dezake hori urte asko bait daramatza eskalatu gabeko mendi-bizkarrak igoten, Andeetan zeharko erromesaldi amaigabean. Orain ez dira jadanik kontinenteko mendi altuenak, baina jarraitzen du laumilatakoak deskubritzen Perú, Bolibia, Txile eta Argentinan esploratu gabe geratzen diren mendizerretan. Adibidez, Joan den urtean, Peruko Huarochirín, "mendizerra beldurgarria, erdiak oraindik eskalatu gabe dauden tontorren ertzak apaintzen dituzten jelaz estalíriko jendarmak dituena".

Eveliok 73 urte ditu eta, orain, Unibertsitateko klaseetatik jubilaturik dagoela, beti egin izan duena egiten jarraitzen du: mendi berriak bisitatu eta alpinismoaren historian buruz ikertu. Ohizko bere apaltasunean, esploraziozko alpinismoaren azken erreferentea déla onartzea kostatuko zaio, baina hortxe daude bere liburuak, bere artikuluak aldizkari espezializatu famadunetan, bere albistaria AAJ-rako, eta hortxe geratzen dira mendi garrantzitsutarako bere "lehenak", 100 baino gehiago.

Historia berrikusten denean 1786. urtea aipatzen da alpinismoaren abiapuntu bezala, zeinean Saussureko Horacio Benedictok Mont Blanceko (4807 m.) tontor zabala zapaldu bait zuen. Berak eta beste aintzindari batzuk eratzen dute normalean gaurko eta atzoko alpinismoaren lehen kapitulua. Eta, hala ere, gai honen adituentzat hau ez da lehen kapitulua, laugarrena baizik. Atzerantz joanez, aurretiko alpinismo bat egon zen, kirolaren aurrekoa, Erdi Aroan, Amerikako kolonizazioan eta XIX. mendeko ingenian topografoen lanetan. Eta beste bat oraindik zaharragoa, erligiozkoa, zeinean inkak gailendu ziren eta mendi garaiko arkeologiazko ondoretasun izugarri aberatsa utzi bait zitzaigun. Baina, azkenean, lehen kapitulua beste bat askoz ere zaharragoa izango litzateke, historiaurrean tontor garaietara igo zuten ehiztariena eta obsidiana eta sukarri-biltzaile bilakatzile haiena.

Evelio Etxebarria liluraturik dago gai honekin eta zerrenda luze bat eginda du historiaurrean Kanadan, Mexikon eta Hego Amerikan igo ziren mendi-bizkarrez betea. Orain logikoki zabaldu egin du bere laneremua mundu osoko mendietara, eta lehen igoerak nortzuk egin zituzten dakiten kuriosoen kolaborazioa eskatzen du, adibidez, Filipinetako sumendietara, Erciyas Dag delakora, Kapadoziako fenomenoaren sumendi eragilea berau, edo Indonesiako sumendietara, Lawu delakora kasu, zeinaren tontorrera ilbetean, erromesaldi mistikoan, betidanik igo bait da.

Evelio Etxebarriaren helbidea hauxe da: 2201 Vassar St - FORT COLLINS, CO 80525 - EEU

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea