EMF logoa

Pyrenaica 257 (2014)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 257

La otra cara de la sierra de Árcena

2014

Editorial

Ugalde Egaña, Joseba

Marketing adituak erosteko motibazioez eta "eroslearen" erabakiez mintzatzen direnean, askotan oinarrizko kezka honi erantzuna ematen saiatzen den galdera formal baten laguntza izaten da. Gurea baino eremu zabalagoko federazioetan ere planteatu eta Jorratu da galdera hori: zu zergatik eta zertarako federatzen zara? Zenbaitentzat harrigarria bada ere, gure jardueran jasotzen den erantzunik ohikoena honako hau da: "aseguru egokia izan eta istripuetako babes on bat edukitzearren". FEDMEren erkidegoaren barruan jasotako erantzun hau berau uste dut baliagarria izan daitekeela EMFren barruan oinarrizkoak diren eta haren izateko arrazioari zentzua ematen dioten alderdietara geure arreta bideratzeko.

Bestelako elkarte nahiz erkidego batzuetan ez bezala, uste dut federatzean "erosteko" erabakiaren atzean dauden oinarrizko arrazoietako bat dela handiagoa den zerbaiten parte izatearen gertakari objektiboa, andare historiko eta kultural bat duen Egitasmo amankomun baten partaide izatea, halako moldez non gauza izan behar baikara nortasun propioa ematen diguten alderdi amankomunak, zehaztutako partaidetza zentzu jakin bat alegia, definitzeko eta azpimarratzeko.

Elkartzen gaituen hura berreskuratzea nahiz han balio "sinboliko" eta aldi berean praktikoa emateko beharrizan hau EMFren ibilbidean interesa duen edonorentzako Helburu nagusi jo genezake. Batzuetan, geure Erakundearen azken urteetako historia zapuztu duten arazo eta gatazken jatorrian gabezia hau agertzen zaigulako sentipena izaten dut.

Elgoibarko azken Asanbladan jorratutako gal batzuk, hala nola gure Estatutuen egokitzapena, aseguru poliza baten onespen gehiengoduna (oinarrizkoa gure jardueran), eta Pyrenaica aldizkaria EMFren estatutuetan sartzea (gure memoriaren andare amankomun gisara babesteko erabakitzeke zegoen neurria), era horretan bere jarraipena eta biziraupena bermatuz, lehen aipatzen nuen espiritu hori zehazten lagunduko diguten elementuetako batzuk dira.

Espero dut egitasmo bezala gauzatu ahaiko ditugun gai sinbolikoak izan daitezen, aldi berean duela gutxi zendutako Pako Iriondo nahiz Antxon Bandres bezalako lehendakariek bideratutako lan eskerga gogora ekarriko digutenak.

Asmoen adierazpen huts bat egin ahal baneza, gure Batzordetik abiatutako ekintza baterako helburu pertsonal gisa balio lezakeena, uste dut honako hau perfektua eta atzeraezina izango litzatekeela:

Elkartzen gaituen hura berreskuratzea.

Etorkizun hurbilak horretaranzko bidean aurrera jotzea ahalbidetuko duela sinets dezagun. Ziurtasunez eta segurantziaz.

Egiazki.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea