Pyrenaica 221 (2005)
Txokoa
Pyrenaica 221
Peña Ubiña, ascensiones, travesías, escalada y esquí
2005
Editorial
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Argi dago mendia kirol olinpikoen jarduteko eremu ezinhobea dela. Pierre de Coubertinek, Joku Olinpiko modernoen "babeslea", argi ikuster zuen hau. Hartu zuen lema ospetsu hura, "Citius, altius, fortius" delakoa, ia literalki itzulidezakegu mendietara igoten ahalegintzen garenean “arinago, gorago eta indar handiagoaz". Eta berari egozten zaiort esa Idi maskal hori, sekula berriro esango ez dudana: "Garrantzitsua, lehiatzea da", guk sarri errepikatzen dugun beste esaldi honetara itzultzen badugu ere "Garrantzitsua, mendian egotea da".
Coubertin ahalegindu egin zen alpinismoa Jokuetara hurbiltzen, horrela Jokuek izaera “liluragarriagoa " hartuko zutelakoan baitzegoen. Horrexegatik sortu zuen garaikur olinpiko bezala mendi-ekintzarik nabarmenari zuzentzen zitzaion "Alpinismoaren domina ". Lehen domina, eta aldi berean inoiz eman den bakarra, Brucek Everestera 1992. urtean antolatu zuen espediziorako izan zen. Baina asuntua hain konplikatua suertatu zen ezen handik urte batzutara Coubertinek berak erretiratu zuen emandako domina, beste arrazoi askoren artean "hain balentria handia sekula errepikatuko ez zelako". (Ez zuen asmatu, ez horixe, geroago egin dena ikusita).
Zorte handiagoa izan zuen antzerako beste jarduera batek, mendi elurtuan egiten dena berau: eski militarra edo patruila-eskia. Olinpikoa izan zen 1924 eta 1928an eta gero erretiratu egin zen 1968an berriro kontutan hartua izan arte, biathlon bezala: iraupen-eskia eta tiroa.
Kirol-eskaladak ate handitik izan dezake sarrera. Praktikabaldintza guzti-guztiak betetzen ditu herrialde askotan, lehiakide ugari, emakumezkoen partaidetza, eta abar. Oztopo bakarra zera da, ez dagoela lekurik Olinpiadetan. Onartu daitezkeen 35 kirolen kupoa beterik dago eta ez da onartzen eskaerarik bat ere, gaur egungo kiroletariko bat ordezkatzeko ez bada. Ematen du hau ez dela lortuko 2016 urterarte. Eta egunen batean izotz-eskaladak jarraitu ditzake kirol-eskaladaren urratsak.
Gutxienena bada ere, mendi-eskia edo eski-alpinismoa hurbilago dago sartzeko. Neguko Jokuetan lekua dago modalitate berrietarako eta mendi-eskiak bete ditu falta zitzaizkion bi baldintzak: 25 herrialdetan praktikatua izatea eta aurretik mundu-txapelketa bi ospatu izatea. Seguru asko, laister izango da onartua.
Hortxe dago UIAA delakoa bultza egiten batetik eta bestetik eta hortik hurbiltzen ari da EMF ere bere lekua okupatzera: "UIAA Climbing" delakoan sartu da, Dima Rockmaster ospatu du, gure eskalatzaileen agerraldiak ikusgarriak suertatzen ari dira..... Eta bitartean, Olinpiaden inguruan mugitzen diren komunikabideen bultzada aprobetxatuz, agertu egiten da 2008 urterako alpinismoaren eta olinpismoaren lokarri zoriontsua izango den ekintza bat: zuzi olinpikoa, Greziako Olinpotik Jokuen egoitza izango den Pekineraino joan eta maiatzean Everesteko tontorretik pasatuko da, aldi berean bi isurialdeetatik egongo delarik, tibetarretik eta nepaliarretik. (Edonola ere, gaurko estandarren arauera, zuziaren igoera Everestera gutxietsia izango da, zeren oxigeno artifiziala erabili beharko baitu tontorrera heltzeko, itzali nahi ez badu airean dagoen oxigeno-kontzentrazio eskasagatik).