EMF logoa

Pyrenaica 281 (2020)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 281

Urkiola

2020

Editorial

Alonso Cires, Luisa

Urkiola da ale honen azaleko protagonista, eta parke naturalean proposaturiko ibilbideek, garraio publikoa erabiliz, mendira gerturatzeko beste modu bat mahaigaineratu nahi dute, lasaiagoa eta jasangarriagoa. Europako hainbat parketara hurbiltzeko modua gogorarazten digute, eta hainbat mendizale aitzindariren garaietara garamatza.

Beste aukerarik ez dugula esango duenik ere izango da: gertuko mendiak presarik gabe eta etxetik hurbil dauden hormak. Covid-19aren eraginez sorturiko mugikortasun murrizketek gure helburuengan mugak ezarri dizkigute, eta ondorioz moldatu beharra izan dugu ezinbestean. Halere, guztia ez da kalterako izan.

Adibidez, herri mailako konfinamentuari esker, hurbilen ditugun tontor eta paretetara hurbildu gara, kasu batzuetan lehenengo aldiz. Nahiz eta askotan maila altuko tontorrak izan ez arren, besteak beste, gailurrerako ibilbidearen edertasunaz eta buzoiaren kontzeptuaz ohartzeko aukera eman digute, edota eguzkiak aurpegia berotzen digun bitartean bideaz gozatu dugu, hain ezagunak egiten zaizkigun auzoak garaiera ezberdinetatik ikusteko aukera eskainiz.

Honetaz gain, presak alde batetara utzi ditugu, eta ibilbidean zehar dauden baserri eta baratza txukunez, iraganeko guden lekuko diren garai bateko baseliza abandonatuez, ezezagunak egiten zaizkigun zuhaitzez, belarrek estaliriko bidexkez edo iltze zaharrak ezkutatzen dituzten hormez ohartu gara, besteak beste.

Mendira joaten garen gehiengoak aspaldiko bidexka, ertz edo eskalada bideak jarraitzen ditugu. Aitzindariak izan ziren mendizaleek zuten jarrerarengandik ikastea egokitu zaigu. Garai batean zituzten aukera, tresneria, mugikortasun eta informazioaz jabetzea hausnarketa on bat izan daiteke. Orduko mendizaleen izaera eta ausardiak hainbat muga eta oztopo gainditzen zituzten, gainera ingurunearekiko begirune handiagoz.

Egun, gure mendiko jardueren trantsizio aro bat bizitzen ari garen honetan, ekaitzaren osteko barealdiaren zain emeki egotea egokitu zaigu, zeru urdinaren esperoan egitasmo edo proiektu berriak izan arte. Honetarako ere baditugu proposamenak ale honetan. Bitartean, presarik gabe ibili gaitezen, inguruan ditugun bide berri eta baliabide naturalez jabetuz eta berauek zainduz. Geurea babestu dezagun, ezagutuz eta maitatuz has gaitezen beraz

Sumario

Mendia gertuago lasaiagoa eta jasangarriagoa / Montaña más cercana, pausada y sostenible

Alonso Cires, Luisa

Hurrengo geltokia: Urkiola. Travesías en el parque natural utilizando transporte público

Etxeberria Ramírez, Paulo

Canales de iniciación en el Pic dels Tres Estanys

Giné-Janer, Carles

Arabako mendialdeko gordelekuak, Isaac Puenteren ibilbide historikoa

Jausoro Marugan, Arantza;Barona Urbina, Iñaki

Trebiñuko lurretan

Gurrutxaga, Aitor

Mendaur desde Aurtitz Off the track

Benito Etxenike, Javier

Tenerife GR 131 camino natural Anaga - Chasna

Dorao, Goyo

Menditxiki-Lapurdi Abadiako dunbak

Arrizabalaga, Mikel

Pico Basilé el centenario más lejano de todos los tiempos

Lazurtegi Mateos, Arantza

Jebel Musa al otro lado del estrecho

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Dolomitak paradisua alpeen itzalean

Fernandez Barrado, Ane;Gurrutxaga Arruti, Iñigo

Nepalgo zerupean mendebaldeko Chulu

Aizpurua Vázquez, Beñat

Nuevas vías al Aneto y al Pico Russell

García, Jonatan

Pirineismo invernal

Casado Gallego, Isa

Namibian basamortua biziz

Zubizarreta Gerendiain, Koldo

Eskalada jasangarria Gipuzkoan / Escalada sostenible en Gipuzkoa

Nola egin aurre hotzari eta saihestu hipotermia / Cómo enfrentarse al frío y evitar la hipotermia

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea