EMF logoa

Pyrenaica 275 (2019)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 275

Gipuzkoa

2019

Editoriala

Sansinenea, KoIdo

Gipuzkoa punta-puntako mendizaleen sehaska eta harrobi izan da betidanik eta da gaur egun ere. Zorionez, gastronomia bezalako beste alor batzuekin gertatzen den moduan, gure herrialdean oso hedatua dago mendizaletasuna; izan ere, gurasoengandik jaso genituen naturarekiko errespetua eta maitasuna eta nerabezaroan gutako askok egin genion tira zaletasun horri, jarduera minoritarioa izatetik urrun. Ondoren, batzuek euren seme-alabei transmititu zieten jarduera honen balore positibo sorta, izan jarduera fi sikoari dagokionez zein arlo intelektualari begira. Beste batzuek, bestalde, jarduera horri talde-lanean bultzada emateari ekin zioten, euren klubetan. Punta-puntara iritsi zenik ere bada, goi mendian, eskaladan, eskian, espeleologian, dibulgazioan zein beste hamaika alorretan. Garai aldakorrak bizi ditugu egun, ordea, eta irudimena ezinbestekoa da mendia gazteenei modu erakargarrian helarazteko. Horretan dihardugu.

Gipuzkoako datuei erreparatuz, iaz 16000 federatu izan zirela ikusiko dugu. Estatuan parekorik ez duen kopurua da, eta pozik egoteko moduan gaude, herrialdean mendizaletasuna sendo erroturik dagoen seinale. Erantzunkizun handia jartzen du kopuruak, hala ere, gure bizkar gainean. Geroz eta gehiago dira asteburua iristearekin batera mendiaz gozatzera abiatzen diren federatu gabeak, hemengo mendietara zein Pirinioetara. Edozein gertakariren aurrean bizkarra babestuta izateak ohikoa izan behar luke. Kontuan hartu behar da administrazioak edozein mendizale erreskatatzeko baliabide materialak zein giza baliabideak eskura dauzkala, baina kasuaren arabera erreskateak sorrarazitako gastuak kobra ditzakeela. Federaturik ez dagoen mendizale batentzat gastu hauek haundiak izan daitezke beharbada. Hausnarketa hau egitea baliagarria da gainerako herrialdeetan ere eta guztion betebeharra da helburu amankomunekin aurrera egitea lokalismo inozoak baztertuz.

Kezka handia sorrarazten digu Gipuzkoako ingurugiroaren egoerak, mendi eremuan batez ere. Gurea bezalako herrialde txiki eta orografi koki bihurri honen haranak azpiegiturez lepo daude, baita etxebizitzez eta industri guneez lepo ere. Zorionez, gaur egun ez ditugu errekak garai batean bezainbeste kutsatzen. Garesti ordaindu dugu, ordea, estatuko errenta altueneko lurraldea izatea: paisaia dexente hondatuta daukagu tamalez. Aizkorri-Zaraia, Izarraiz-Arno, Ernio, Aiako Harria eta Aralar mendimultzo apalak dira, baina arras esanguratsuak mendizale eta naturzaleontzat. Giza alderditik begira ere garrantzitsuak dira oso mendilerro hauek, milurteetan barrena baso hustiakuntza zein azienda jarduna aurrera eraman baitira eremuotan, haranetan aurrera eramandako jardunekin alderatuz bigunagoak izan diren arren naturaren kaltetzeari erreparatuz. Oreka zaila da mendilerrootan, modu askotako interesek bat egiten baitute bertan, Aralar mendilerroan iaz hautsi zen oreka, hain zuzen. Administrazioaren aldetik atzerapauso nabarmena eman zen, topagune amankomunak bilatu beharrean liskarrari bide eman baitzion, atzera bueltarik ez duten kalteak sorraraziz.

Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskertu nahi genuke, ekonomikoa zein pertsonala, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean klubetan lanean ari direnen jarduna bideratuz.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea