EMF logoa

Pyrenaica 274 (2019)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 274

Esquí en el Tirol

2019

Editoriala

Alonso Cires, Luisa

Etxetik gertu eta ahalegin fisiko handiegirik egin gabe mendiaz gozatzea maite dutenen aldetik hamaika eskaera jaso izan ditugu gure aldizkarian euren ekintzen berri eman dezagun. Gure geografia oparoak, gogor xamarrak diren gailurrak bai baina garaiera handiko mendirik izan ez arren, badauka beste altxor preziatu bat, edonoren esku dagoena, gainera: mendi bide sare zabala.

Euskal Autonomi Erkidegoan, mendi bide horiek ordenatu eta erregulatzeko erantzukizuna foru aldundien eta herrialde bakoitzeko federazioen gain dago. Azken hauek, euren mendi bide batzordeen bitartez, bide horiek homologatzeaz eta kontserbatu zein mantentzeaz arduratzen dira, beste gauza batzuen artean. Azken urteotan federazioan egindako ahaleginari esker, hainbat ibilbidez goza dezakegu, hala nola, Unai Moranek deskribatzen dituen ibilbide eder horiez (Unai Moranek irabazi du BMF-FVM-ak antolaturiko I. Ibilbide Laburren Erredakzio lehiaketa). Ondorengoa da berak proposatzen duen modua: aurrekoen aztarnak aztertu, egungo itxura izan dezaten jazo diren gertakariak gogoratu eta euren ingurugiro balioetan arreta jartzea. Gure mendi bideetan baitago, azken finean, gaur egun garenaren historia.

Ohikoa da gure mendi bideetan barrena goazela uraren edertasun eta soinuarekin topo egitea. Oraingoan, Arabako zenbait urjauzi bideko erakargarritasun soil izatetik Esther Merinok deskribatzen dituen ibilbideen helburu izatera pasatzen dira. Proposamen egokia benetan, tarteka faltan bota arren gure mendi irteeretan etsipenez hartzen dugun euria atertu eta urak arroil eta errekastoetan barrena itsasorako bidea hartzen duenean.

Ez gara ahaztu bestelako geografiekin hunkitzen diren horietaz: mendi ezezagunak eta lurralde urrunak. Mongoliak urruneko lurraldea dirudi, nomaden bizileku, paisaia idor. Iñaki Carranzak bertako mendiak nolakoak diren deskribatuko digu: morrena harrigarriak eta ertz elurtuak, inguru benetan alpetarrean.

Gertuago, Tirol aldeko mendietara itzuliko gara, urte sasoi honetan eskiatzaileen paradisu. Mariu Eguskizak Brenner lurraldeko haran eta muino borobilduen arteko zenbait ibilbide deskribatzen dizkigu.

Handik eta hemendik mugitzen gara, bide erosoak zein gailur urrunak bilatuz. Irudimena erabiltzeko eremua da mendia, non hainbat istorio gertatzen diren, irakurtzean gure errealitateari ilusio puntu bat jarriko diotenak, geroni amets egitera bultzatuz

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea