EMF logoa

Pyrenaica 269 (2017)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 269

Perdiguero

2017

Editorial

Alonso Cires, Luisa

Aurreko belaunaldietatik mendiak, ibaiak, basoak eta euskal lurretan bizi diren izaki etereoak heredatu ditugu. Gure aurretik izandako gizon eta emakumeek mendietara hurbildu, itxiturak altxatu, bordak eraiki, beren artaldeak bazkatzera eraman, mineralak atera eta lainoa eta haizearekin amets egin zuten. Ingurunearekin harmonian bizi ziren lurra errespetatuz. Orain haiengandik jasotako herentzia zaintzea dagokigu eta jaso bezala, datozen belaunaldiei eman. Hauxe da hain zuzen ere, lurraldeetako mendi federazioek onartutako “Aralarko pisten inguruko adierazpena”ren ispiritua.

Aldizkari honi izena ematen dioten Pirinioetako mendiak ere gureak balira bezala sentitzen ditugu. Perdigueroko mendigunea azalaren protagonista dugu; bertako hirumilakoak lotzen dituen gailurreria zeharkatzeak gure ausardia akuilatzen du eta gure mugak probatu. Gora begiratu eta ibilbideak kalkulatu nahi dituenak Punta Treserols edo Monte Perdidotik itzulia egiteko aukera izango du. Pirinio-Kantauriar zeharkaldia Kantauri eta Mediterraneo itsasoak lotzea amesten duenarentzat geratzen da.

36ko gerra zibilak gure geografia zeharkatu zuen mendiak metrailaz eta odolez estaliz. Orain laurogei urte gertatu zen, apenas ezer ez, eta badirudi ahanzturan geratu dela. Baina ez, gure mendiek ez dute ahantzi, oraindik tragedia haren orbanak irekita daude. Horien bila joatea omenaldi bat da gure askatasunaren alde borroka egin zutenentzako.

Gerra haren ondoren, garai ilunak bizi izan zituen euskal mendizaletasunak, harik eta, 1967an ameslariz osatutako talde batek urrutira begiratu eta Andetako mendietara joatea erabaki zuen arte. Haien motxilak askatasun grinaz bete zituzten, inoiz eskalatu gabeko mendi elurtuak igo zituzten eta denon oroimenean iltzaturik geratu den irudia, gure ikurrina mendiaren tontorrean. Bidegileak izan ziren, ikusitakoa kontatu ziguten eta orain erronka berriekin itzuli gara Andeak eta Alpeak mendigunetara, baita urrun dagoen Karokorumena ere ezinezkoak diruditen igoerak burutzeko gogoz.

Euskal mendizaletasunaren iragana eta etorkizunaren arteko katebegia gara. Mariren bizilekua eta Basajaunen basoak bere baitan gordetzen dituzten mendiak zaintzeko konpromisoa dugu, baita erreketako urak garden, Lamiak bertaratu eta beraien adatsak bertan orraztu ditzaten.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea