EMF logoa

Pyrenaica 261 (2015)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 261

Aiako Harria

2015

Editoriala

Ugalde Egaña, Joseba

Azken aldi honetan, gure hizkuntza zaharrean jasota dagoen esaera honek sakonki durundi egin du nire barruan, batik bat gero aipatuko dudan Elgoibarren burutu berri dugun Batzar Orokorra eta gero. Esamolde hau, nire bizitza profesionaletik aparteko beste testuinguruetan erabiltzen ohitu naiz, zenbaitetan ezagutzen ez dugunak eta ondorioz izendatzen ez dugunak hartzen duen zentzuaren garrantziaz hitz egiteko. Noizean behin, gauzatuko ez den itxaropenez edo, ez egiteak ematen digun konfiantzak, kasu honetan bezala, gure historiaren zati garrantzitsu bat desagertzear dagoela onartzeak suposatuko lukeen ahalegin eskerga justifikatu egiten dugu. Onartu behar dugun errealitatea deserosoa da.

Elgoibarko batzarrean, Antxon Iturrizak hitz ederrez emandako azalpenetan, arrazoi anitzengatik, euskal mendizaletasunaren memoria ezagutu eta gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen. Horietako bat, funtsezkoena, idatzi eta jasotzen ez dena ez delako existitzen, eta belaunaldi batek ahantziz gero, ez delako modurik izango ez errekuperatzeko ez eta gogora ekartzeko. Horrela jaio da EMMOA Proiektua / Euskal Mendizaletasunaren Memoriaren Fundazioa, bere helburuen artean, komunitate historiko bateko kide gisa mendizaleon memorian eragitea du, aurrez izandako ekimena modelo arrakastatsua bihurtuz.

“EMMOAren sustatzaileok, ondare hau ahanzturatik eta desagertzeko arriskutik erreskatatzeko abian jartzen dugun proiektu honekin era guztietako mugak gure gain hartzen ditugu, berandu baino lehen, lana honi ekiteko premiazko beharra dagoela jakitun garelarik. Zaletasunak bultzatuta eta gure historiari diogun begiruneagatik, iritzi publikoaren aurrean aurkezten gara guztion artean Euskal Herriko historiaren atal garrantzitsu hau zaindu eta babesteko helburuz, horretarako erakunde publiko, enpresa, federazio, mendi-talde eta herri honetako milaka eta milaka mendizaleen laguntza lortzeko itxaropena dugularik.” (Antxon Iturriza)

Horrela, EMF ekimen honen patrono eta bermatzaile izango da, orain 90 urte Euskal Mendi Federakundearen hazia erein zeneko izpiritua errekuperatzen saiatuz. Egia da, maiz sentitzen dugula, eta nik partikularki, ia “birtual” izaera duen beraren –arrazoi historiko eta lurralde banaketa arrazoiengatik- euskal mendizaleen kolektiboaren batasunerako lotura egiteko balioko duten eta guztiei zuzendutako ekimenak behar dira gutxienez. Hau litzateke horietako bat, gure federatuen gehiengoak onartutako aldizkari modelo kontsolidatu bat izatea bezala.

Ekuazioaren terminoak aldatzen baditugu “ez badu izenik ez du izanik”, “izena baduena badu izana” gure memorian eta gure etorkizunean, guztion laguntza behar beharrezkoa izango da. Ongi etorri EMMOA eta mila esker!

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea