EMF logoa

Pyrenaica 250 (2013)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 250

Balaïtous: Escalando por el sur y trepando por el norte

2013

Editoriala

Ugalde, Joseba

80. urteen inguruan hor zehar zebilen kanta baten izenburu honek ginen moduan jardutera m gonbidatzen gintuen. Izan ere, eskarmenturik gabeko gazteak ginen, esperientziez egarri haien bita ari ginenak. Egia esan, izenburuak kontrakoa zioen, baina errealitatea guztiz alderantzizkoa zela pentsatzea nuen gustuko nik neuk. Bai, bestelako bolada musikalekin bat zetozen jarduteko moldeetarako sasoi egokia zen.

Oso aspaldiko kontuak dira hala ere. Esperientziarik ezaren ondoren eskarmentua etorri zen, esperientziek gure urratsak bideratu zituzten eta garen horretara eraman gintuzten. Geure bizitzaren egun eta hil asko eman genituen mendian, lagunak egin genituen han -haietako batzuk gaur artekoak eta orban irmoak ere zizelatu zitzaizkigun azaiean, geure gaur arteko izatea sakonki markatu zutenak. Bai, mendiak markatu gintuen, hobetu gintuen -handikeria dirudi-, eta jarduera ero suhar batetik erritmo bareago batera iragan ginen, geure bidea gailur xumeagoen artean bilatzera.

Urteak Joan urteak etorri, geure helburuetan apalagoak izaten ikasi genuen. Ordea betiere irrika bizirik mantenduz eta geure nahietarako jarduera molde eragingarria erabiliz. Koskortu ginen, oraindik gazte ginen arren, eta babeslekutik begira egoteari utzita hasi ginen ulertzen zein garrantzi handia duen laguntza emateak eta geure jarduerarako etorkizun bat eraikitzeak.

Uste dut baiezta dezakedala, orduan hasi ginela metatzen eta biltzen esperientzia, irrika, jarduera molde egokia eta nolabaiteko espezializazioa, eta horrek bultzatu gintuen aurrera segitzera eta gaur aurkezten dizuegun Egitasmo honetan elkartzera: gazteak gara baina, nola edo hala, nagusiak geure jardueran boladan dabiltzan sasoietarako. Den legez dela, gaur ni buru nauen hautagaitza hau aurkeztera ausartu ginen.

Beti izan naiz irakurle amorratua. Mendi-literaturako lanak izan ditut lagun, baina beti egon da pertsonaia bat zirrara berezia sortu zidana: Alex MacYntyre, mendizale ingeles ameslaria, 80. urteetan Mendizaletasunerako urrezko orrialdeak sinatu zituena. Haren aipurik ezagunena, orain azpimarratzen dudan gida izan da niretzat: "helburu genuen gailurra gure irrika zen, baina jarduteko estiloa obsesio genuen".

Zuzendaritza Batzorde berri honi eman nahi diogun estiloa gaurko garaiarekin bat etortzea espero dut, garbitasun, gardentasun eta lan-taldean oinarria izan dezan. Gertakariak gure hitzekin bat etor daitezen eta, ondorioz, bultzatu nahi ditugun egitasmoak ere haiekin adostasunean egon daitezen.

Adibidez, Asanbladatik ateratako Kontrol Batzorde baten sorrera, Zuzendaritza honen jardueraren egokitasuna egiaztatu eta mendizale taldeei kudeaketa garden baten ondoriozko lasaitasuna helaraziko diena. Edota, Emakumea eta Mendia jarduera abian jarri eta sustatzeko egitasmoak bultzatzea proposatzen dugularik, ez desberdina den zerbait bezala ulertuta, gure mendizaletasunean gaur egun abian diren sasoien balio berezko bezala baizik. Eta, jakina, mendizale taldeen parte hartzea foro ireki baten bidez sustatzea, haien proposamenei barrera egokia eginez.

Lan-talde bat, egitasmo hauekin gure mendizaletasunarentzat litekeen etorkizunik onenaren alde lan egingo duena, oraina ere badena: gure sama-alabena.

Finean, kanta zahar haren erritmoa parteka dezagun: "lirikarako sasoi egokia da"Hala ez bada, sala gaitezen behintzat doinuak lagun gaitzala!

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea