Pyrenaica 249 (2012)
Txokoa
Pyrenaica 249
Rutas por el Alto Asón
2012
Editoriala
Granja, Josu Mirena
AZKENALDIAN, gure inguru giro are n balio naturalen aldeko errespetu eta zaintza sentsibilita te bereziz bizi dugu. Horixe esaten baitigu te zaintza horren ardura duten estamentuetatik, eta dagoeneko urte batzuk igaro dira instituzionalki edo hezkuntza m ailan horren aldeko iritzien egoera sortu zenetik. Parke naturalak, ibilbide ekologikoak eta interpretazio zentroak m odan daude. Hala ere, honek guztiak benetako aldaketa sozio kultural bati erantzuten dion edo politikoki zuzena den marean txertaturik doan zerbait kosmetikoa ote den galdegiten diogu geure buruari.
Zoritxarrez, badira zenbait gertaera aipatutako azken susmoa baieztatzen digutenak. Paisaiaren babesik eza da horietako bat, ez baita ulertzen berezko balio gisa. Urgentziazkoa da ikus arro babestuaren kontzeptua legalki garatzea. Hor dira, esate baterako, Kantabriar mendikate eta Burgosko mendietako zenbait aldetan parke eolikoek hondatu duten zeruertza. Balio handiko paisaiak zalantzazko aurrerapenaren izenean hondatuak. Eta ez gara soitik pertzepzio estetikoaz ari. Eduardo Martínez de Pisón maisuaren pentsaera aintzat hartuz, paisaiak identitatea eraikitzen du, eta hau galduz gero zerbait hiltzen da gure barrenean.
Orain hilabete batzuk ja so genuen berria. Zentzurik gabeko proiektu baten bidez, Pas haraneko bihotzetik Castro Valnerako tontorrera igotzeko teleferiko bat eraiki nahi dute. Gailurra, 450 turista jasoko lituzkeen azpiegitura eta ostalaritzako zerbitzuez betetzeko asmoa dute. Kantabriako Pas haranean 1400 metroz amiltzen den mendebaldeko aurpegi ederra zutabez eta lineako tarteko geltoki batez urratu n ahi dute.
Mendi hau (1718 m ) Kantabriar mendikatearen leku garrantzitsuenetakoa da. Inguru giroan europar araudiak dioenaz baliatzea ez da beharrezkoa (espazioa Red Natura 2000n sartzen da erabat, LIC zonaldea da, babesa behar duten 17 endemismo botaniko katalogatu berri dira, etab). Ideia zoro hau buru ra tu zaienei gogora ekarri beharko litzaieke Valnerako gailurra urtearen zati handi batean lainopean eta haize bortitzen mende egoten dela. Argudio hauen aurrean kontu bakar bat geratzen da: paisaia bera. M e n d i honen erliebea zoragarria da, altueran dagoen aparteko alpetar karst batek m ugatzen dituen hareharrizko bankuak ikus ditzakegu. Kantabriar, burgostar eta euskal mendizaleek horrenbeste estimatzen duten leku pribilegiatu honek eraso zuzena jasango du. Krisia gainditzeko baltsamo mira garri bat balitz bezala eta aurrerapen faltsu gisa salduz, balio hauen gainetik enpresa-irizpide hutsak gailentzeak ikara sortzen du.
Zorionez, ekologista taldeak mugitzen hasi dira, baina oro har, eskualde honi buruz dagoen ezjakintasuna bere babesaren aurkakoa da, eta horrek beharrezkoa egiten du inguru hau gehien estimatzen dugunok, mendizaleok alegia, bataila mediatikoa irabaztea. Atzeraezinezko kaltea ekidin behar dugu guztion artean. Garaiz gaude. Duela ia 20 urte, Pyrenaicako orrialde hauetan Las Motaseko Requiema intonatu genuen, inguru honetako bigarren gailurrik altuena den Picón del Fraileren espazio naturala militar instalazioek okupatu zutenean. Ea oraingoan Castro Valnera salbatzen dugun. Betirako litzateke.