Pyrenaica 246 (2012)
Txokoa
Pyrenaica 246
Islandia, crónica de un viaje
2012
Editoriala
Arregi, Álvaro
AURREKO EMFko zuzendaritza batzordearen aurka zentzura mozioa aurkeztu zenetik, hauteskunde batzordeak zuzendaritza berriaren behin-betiko aldarrikapena egin arte, zortzi hilabete luze igaro ziren. Ez dakigu zer gertatuko zen. EUSKAL KIROL JUSTZIA BATZORDEAK ez bazuen parte hartu.
Kasualitatez, izendapena egin zen egun berean, Kultura Sailburuaren agindua argitaratu zen, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena.
Ez da orain momentua pasatako gauzak gogora ekartzeko, epe motzera eta ertainera egin behar dena azaltzeko baizik.
Alde batetik, legeak hala aginduta, denborarik galdu gabe, 2011ko kontuak aztertu beharrean argitzen gara, urteko txostena argitaratu eta asanbladan aurkezteko, gauza berdina ezan dezakegu 2012ko aurrekontuen gain. Bestalde, Kultura Sailburuaren otsailak 19ko Agindutik ondorioztatzen denagatik, hauteskunde erregalamendu berria eta EMFko estatutuak Aginduaren ara-bera egokituta, Asanbladan onartu behar ditugu. Esandako dena, Agindua argitaratu zenetik bi hilabeteko epean.
Zuzendaritza batzorde berriko kideak elkarteen ekintzetan eta federazioko jardueretan duten esperientzia guztia eta, laguntzeko prest egon dezakeen pertsonen kolaborazioa beharrezkoak izango dira epea amaitu aurretik lan guztiak bukatzeko.
Nahiz eta aurkezpen honen helburua ez den egin behar dugun jarduerak aurkeztea, bestalde ez zena posible izango leku faltaren gaitik, idatzita utzi nahi dut berehala abian jartzea espero dugun gai batzuk, honakoak izango lirateke, EMFko kontuen auditoria egitea, federatuen aseguruaren prestazio eta estaldurari buruz azterketa gauzatzea eta, segatik ez dut esango, esku artean duzuen aldizkariaren funtzionamenduari buruz azterketa egiteko eta hala ikusiko balitz hobekuntzak proposatzeko komisio bat martxan jartzea.
Hurrengo hauteskundeari begira jarrita, aurrez esandako Kultura Sailburuaren Aginduaren ara-bera azaroak batean egutegia hasiko dela aurre ikusten da, gure federazioak behar duen egonkortasuna emateko orain hasi dugun lanari jarraipena emanaz, orain zuzendaritza batzordean sartu berri garen taldea oinarri izango duen hautagaitza aurkezteko indarrekin sentitzen gara. Horretarako, euskal mendizale federazioko asanblada berrian hautatuak izango diren mendizale eta teknikarien eta nola ez elkarteen babesa irabaztea espero dugu.
Argi daukagu gure federatuei ahal dugun zerbitzu honena emateko gaudela. Horretarako laneko esperientzia duen talde tekniko eta administratiboa eta hiru lurraldetako federaziotako mendi eskolak ditugu.
Zuen iradokizun, kezka edo ardurak, asanbladan dituzuen ordezkarien bitartez, edo zuen elkarteen bitartez gureganatzera animatzen zaituztegu, kontuan hartuko ditugu, denon artean euskal mendizale federazioa hiru lurraldetako federazioekin elkarlan estuan hobetzen jarraitzeko.