Pyrenaica 240 (2010)
Txokoa
Pyrenaica 240
Parques Naturales de Castilla y León
2010
Editoriala
Alejos, Luis
MENDIRA garamatzaten motibazioak zeintzuk diren galdetuko baligute, basara joan ohi garenotarik askok dagoeneko ez genuke bapateko gogo-bultzada lehen tokian larriko. Kirolaz dugun ulerkera, gizakiaren existentziaren beste hainbat alderdi bezalaxe a/datuz doa denboran zehar. Funtsean gailurretara igotzean datzan jarduera baten bila abiatu ginen mendira. Urteen joanean ordea eskarmentua hartu eta gure naturarekiko esteka indartzen don neurrian, kirol osagaia erlatibizatu eta determinante izateari uzten dio. Gaur egun akui/uak hurrenkera honetan ordena genitzake: osasun iturria, bizitzarako ikastegia, kirol jarduera.
Ez da kasualitatea gure arbasoek iturburu askori "osasuniturri". izena eman izana. Piriniozaletasunaren hastapenak terma/1smoan estu /oturik daude. Mendiko gune askotan tuberkulosia, anemia edo asma arintzeko aspaldiko erietxeen aztarnek diraute oraindik. Zenbait gaisotasun kronikoren aurretiazko tratamenduetan, hala no/a diabetesa, hipertentsioa nahiz kardiopatia, mendizaletasunaren jardunarekin bat etor daitekeen ariketa fisiko moderatua gomendatu ohi da.
Mendizaletasunak osasunean dituen ondorio mesedegarriek, berezkotasun sendagarri zehatzetan baino gehiago bizi ekandu osasungarrietan dute oinarria, egonkortasunak eta lanbide kaltegarriek dakartzaten ondorio txar edo gaixotasun desberdinei kontrajarrita. Eta ondorio mesedegarri horiek osasun fisikoan bezainbeste eragin izaten dute buru osasunean ere. Ahalegin eskergarria eta nork bere burua gainditzeko nahia autoest1muaren p1zgamak dltugu eta, beraz, badute balio terapeutikoa. Mendiko jarduera askok gorputza eta buruaren arteko orekarik ezean nekez erdiets daitekeen tentua behar izaten dute. Organismoa eta ulermenaren arteko sintonia hori lortzeko gure jatorrira itzultzea dugu onena, naturara alegia.
Dagoeneko mendizaletasuna ez da gazte jendearen jarduera murriztua, adin mugarik ezagutzen ez duen kirola izatera pasatu baita. Gaur egun gailurretan sexu bietako eta hiru belaundalditako jendearekin elkar gaitezke. Mendira joateko maiztasuna ere areagotu da eta jadanik ez da bakarrik jai egunetara mugatzen. Hiri gune handietatik hurbil dauden mendiak, jubilatuen eguneroko helmuga bilakatu dira. Adibideotan ikus daitekeenez, mendizaletasuna bizitza kalitatearen osagai ezinbesteko baten moduan ulertzen du jende askok.
Gauza jakina da musikoterapia eta barreterapia medikuntza ez-komentzionalaren motak direla. Menditerapia homologatu gabe badago ere, ondo ezagutzen ditugu haren sendatze ahalmenak. Mendizaletasunaren jarduerak banakakoen nahiz erkidegoen osasuna hobetzen laguntzen dutela baiezta dezakegu. Osasungintza publikoak nabarmen egingo luke aurrera baldin zenbait patologiaren tratamenduan (batik bat lan edo hiri jatorria duten horietan) botiken ordez errezetatuko balu mendizale talde batean bazkidetzea, taldeetako txangoetan parte hartzea, asteburua aterpe batean pasatzea, egun oso bat zerupe irekian ematea, mugarik gabeko ortzemuga baten aurrean burua atsedenean uztea. Mendia, behar bezalako neurriaz, gaztaroa luzatu eta bizi esperantza areagotzen duen ongizaterako edabea da.