EMF logoa

Pyrenaica 227 (2007)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 227

Especial Catalunya

2007

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Pyrenaica zor bat genuen pendiente Catalunyarekin. Han lagun piloa dugu eta gainera bere paisaia mendi harrigarriez jantzita dago. Esaldi hauekin

"Damunt lo glaç negregen granitiques arestes, com d'ones formidables esgarrifoses crestes, " mosen Jacinto Verdaguer ikaratu egiten zen Pirineoari buruz hitzegiterakoan, eta beste hauekin

 "els herbatges verds on canta l'esquellot de la ramada, i el bosc silencios i la masia lassa!...."1

 Joan Maragallek M ontseny deskribatzen zuen eztiki.

Catalunyako m endiak ez dira Pirineoa soilik. Beste m endi asko dago handik eta hemendik Catalunyako geografia osoan zehar. Beraz, erabaki genuen bazela garaia ale m onografiko bat egiteko m endi horiei buruz eta pentsatu genuen birpasatzea gure kontaktu, kide eta soka-lagunen zerrenda, bertako kolaboratzaileak bilatzeko. Hasi ginen dei batzuk egiten ea zer gertatzen zen. Erantzuna txundigarria izan da.

Editorial hau ezin da izan beraiekiko eskerronaren adierazpidea baino. Pertsona bat aukeratzekotan Enric Faurarekin geratzen naiz. Honek, gure mezua jaso eta berehala bidali zigun Vertexeko kolaboratzaileen zerrenda. Berauengana zuzendu ginen eta azkar hasi ginen onespen-erantzunak hartzen. Hain izan zen erantzuna gogatsua ezen gure gaitasuna laister gainditurik geratu zela: ale honetan sar zitezkeen artikuluak baino gehiago jaso genituen. Horregatik hurrengo adierazpenak barkeske izan behar du, barkeske beren kolaborazioa laburtu egin behar izan diegun haiei eta batez ere Ignasi Planasi, noren artikulua Prades eta Montsanti buruzkoa hurrengo alean argitaratuko baita.

Pyrenaicaren idazlaritzak buru belarri aritu behar izan du etengabe heltzen ziren artikuluen aurrean ardura hartzeko.......Baina, hala ere, benetako plazerra izan da guretzat hain maila altuko jendearekin harremanetan jarri ¡zana. Beren profezionaltasuna maila handikoa izan da eta beren begikotasuna, gainezkakoa. Zuon aurrean duzue emaitza: orain apur bat gehiago ikas dezakegu zeraren gainean, non eta ñola igo m endira eta praktikatu eskalada eta bidezidorzaletasuna, mendi-eskia, BTT eta haitzartezaletasuna, eta zeintzuk diren m endi haietako jendearen historia, baloreak eta arazoak.

Zor bat pendiente genuen Catalunyarekin eta beste bat dugu orain: aurkitu dugun begikotasunari erantzutea. Beraz gonbidatu egiten dizuegu Catalunyara joaten FEECen eskutik Ieta CECen eskutik ere, ezin baitugu ahaztu Ferran Alexandri, nork emakumezko baten kolaborazio izugarri bat lortu baitzigun) gozatzera bere m endiez eta bere jendeaz. A le honetan iradokizun asko eta onak aurkituko dituzue.

1 "izotzaren gainetik ertz granitikoak beltzune bihurtzen dira, olatu harrígarnen ertz ¡karagarriak ¡zango balira bezala " “belardi berdeak non artaldearen arranak kantatzen duen, eta baso ixila eta baserri ahuldua... "

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea