Pyrenaica 218 (2005)
Txokoa
Pyrenaica 218
el Teide para montañeros
2005
Editoriala
Jausoro Marugan, Arantza
Maurice Herzogek zioen, orain dela ez asko, mendizalearen etsairik handiena bere emaztea zeta. Ba, beno, otsaila joan zaigu eta utzi digu, elurte izugarrietatik aparte, emakume bat Euskal Mendizale-Federazioaren gidari.
Ez zen lehen aldiz hauteskundeak egiten zirena, zer esanik ez, baina bai izan da "primera bat" nolabait, mendizaleen argotean esaten dugun bezaia. Lehen aldiz izan dira hautagai biak irizpen publikoaren menpera jarriak, eta ez taldeenera soilik, baizik eta euskal kirol gaurkotasuna jarraitzen duten guztienera ere bai.
Esan beharrik ez dago EMFa indarturik atera dela hauteskunde-prozesu honetatik. Mendizale-taldeen partaidetza handia, eta teknikarien eta kirolzaleena ere, otsailaren 12an Elgetan, sintomarik argiena da euskal mendizale-erkidegoak bere borondatea aktiboki erakutsi nahi izan duena. Jasotako bermeak derrigortu egiten digu konfidantza horri erantzunkizunez erantzutera eta horixe izango da izan ere gure konpromizua hurrengo lau urteotan.
Nire erantzunkizun historikoa kontutan dúdala, niretzat etxe maitagarria den Pyrenaica honetan EMFaren aurreko presidenteek idatzitako agurrak arretaz irakurri ditut. Eta Antón García Albizuren, Juan Bautista Maizen, José M a Leturiaren, Pako Iriondoren eta Antxon Bandresen editorialak errepasatuz, argi geratzen da urte hauetan aldatu garela, baina ez horrenbeste.
Beren epealdietan, presidente guztiek aldaketa eta oztopo garrantzitsuak abordatu zituzten, euskal mendizaletasunaren lorpen eta porrot handiak bizi zituzten, eta ziurgabetasunik gabeko inguru politikoekin bizi behar izan ziren. Kontutan izanda hemen mendira joatea gure nortasun kulturalaren partea dela, presidente guztien helburua izan da mendizaletasunak herri honetan merezi duen gizarte-dimentsioa bultzatzea.
Gaurko mundu honetan, bizitza agian konplexuagoa da. Azken urteotan, Antxon Bandresen eskuetatik, gure Federazioak fronte asko zabaldu du erakunde- zein kiroi-eremuetan. Apurkaapurka, atzean geratzen ari dira eztabaida haiek: zerk banatzen dituen mendizaleak eta eskalatzaileak, kirolzaleak eta taldeak eta gizonezkoak eta emakumezkoak. Nire gogoa da mendizalebizitzaren zikloak bere agerbide guztietan jarrai dezan, batuko gaituen ezberdintasunean elkarrekin bizitzen ikas dezagun eta pertsona bakoitza mendira joan dadin ahal duenean eta ahal duen bezala.