EMF logoa

Pyrenaica 209 (2002)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 209

Esquí de travesía en Pirineos y en Chile

2002

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Atea zabaltzen da, ate handi bat, eta beste aldean mendiko paisaia ederra agertzen da, paisaia zabala eta era askotakoa, erakargarria oso, gailur garaiak, horma handiak eta mazela elurtuak agertzen direlarik. Aukeraz beteriko erronka da eta mendizale asko sentitu daitzeke deituak.... baina ¡kontuz! Ezin daiteke hasi bidaia edozein modutara. Adibidez, oraingoan ezin daiteke Joan bakarrean, taldean joan beharra dago. Eta irtenaldia oso ondo prestaturik eraman behar da, oso ondo estudiatua Ihorixe da berba). Hemen inprobisazioak ez du balio. Joan ahal izango da arau zehatzak, zientifikoak eta teknikoak aplikatzen badira. "A la última" egon behar da arrakasta izateko espedizio honetan.

Beste modu hatera esanda, Euskal Mendizale Federakundea onartu berria izan da Alpinismoko Elkarteen Nazioarteko Batzarrean (AENB). Une hau zerbait garrantzitsuren hasiera izan daiteke. Baina berau komentatzen hasi baino lehen, omenaldi publikoa egtn nahi diot FEDME delakoaren aldetik izan dugun laguntzari. Ez zen logikoa izango oztopoak jarri balituzte. Ez dute beren baimena eman soilik, gure eskaera aurrera Joan zedin guztiz derngorrezkoa, baizik eta animatu egm digute eta lagundu bideko oztopoak gainditzen. Eurak eta baita ere AENBeko beste bi partaide katalandarrak, FEEC eta CEC direlakoak. Honela gustua ematen du proiektu handi honetan parte hartzeak.

AENBean sartzeak aukera asko duen mundu bat zabaltzen digu. Zeren AENBa ez da federakunderen federakundea soilik eta ez kluben klub bat ere. Beste gauza asko da, baliagarnagoak seguruenik. Jardunean ari den mendizaletasunaren, hots 72 miloi mendizaleren ordezkaha da auzialdi ofizial guztien aurrean. Zerbitzu-hormtzailea da bere jarduera-modalitate desberdinentzat. Etorkizunerako tranpolina da maila altuenean lehiatu nahi dutenentzat Baina, batez ere, batzar bat da, irekia eta jasankorra. Nazioarteko lan-taldetan parte hartzeko gonbidapena da.

Euskal mendizaletasunak baieztatu egm du arlo askotan oso urrutira eta oso altu heltzeko gai déla. Adibidez, zailtasunezko alpinismoan edo kirol-eskaladan aurreko marran kokatu diren tiporen bitartez, Himalaian mendiak igoten eroso sentitzen diren lagun-talde asko déla medio, populazioaren mendiarekiko zaletasun-bolumen handiak eraginkortasunez antolatu dituzten kluben bitartez eta, zergatik ez dugu esango, legez barro sentitzen gareneko mendi-aldizkari bat argitaratzearen bitartez. Ba, momentua da masa kritiko hori antolatu dadin, mendiaren munduko arazo garrantzitsuenak zientifikoki eztabaidatzen diren nazioarteko batzarretan parte hartzeko gai déla frogatzeko ere.

Usté dugu merezi duela ahalegin egiteak ea kokatzen garen nazioarteko maila honetan. Aukera hori opa digute eta erronka onartzera goaz. Horretarako lortu behar dugu identifikatu daitezen, bidea zabaldu dakien, espresatzera animatu daitezen hurrengo ikerketa-arloetan parte hartzeko prest dauden aditu motibatu guztiak: mendiaren babespena, lorpidea eta kontserbazioaren arteko oreka, gazteriaren hurbilketa, espedizioen problematika, mendizaletasun seguruagoaren bilaketa edo ikuspuntu etiko eta juridikoak.

Hasierara itzultzen gara. Lan-taldeak sortu beharra dago. Bultzatu egin behar dirá ikerkuntza eta ezagumenduaren kudeaketa. Gure astialdiko jardueren maila teknikoa igo behar da. Hau egiteko modu argi bat zera da, mendizaletasuna praktikatzearen mundua eta umbertsitatearena hurbiltzea. Honi dagokionez, EMFa prestatzen ari den ekintza polit baten berria eman nahi dizuet: mendizaletasunaren gizarte-arloei (ekologia, arriskua, TIC direlakoak) buruzko hiru egunetako kurtso bat, UPV/EHUaren Udako Europar Kurtsoen barruan, Donostian, datorren irailean. Lehen entseiu bat izango da, Estatuko aditu onenak ekarnko direlank, arazo handiak planteiatzeko eta eztabaida konponbiderantz bideratzeko. Eta baita hurrengo urteotan gai hauetan espezializatuak diren gure profesionan eta akademiko-taldeak agerira atera daitezen. Etekina mendizale guztiontzat izango da.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea