Pyrenaica 208 (2002)
Txokoa
Pyrenaica 208
Los techos de todos los Estados del mundo
2002
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Ni ez naiz mendizalea. Niri tontorrak ez zaizkit interesatzen". Uda honetan Mont Blanceko Bira egiari nintzela entzundako komentario honek harritu egiten zidan. Zera gertatu zitzaigun, gurekin topo egiten zuten xendazale gehienek beren buruak "xendazale'-tzat izaten zituzten zalantzarik gabe: ez ziren mendizaleak eta, egitez, beraietariko askok ez zuen ia sekula mendi garrantzitsu batera igon. Eta horrela, hasi nintzen xendazaletasunaren ezaugarhak zehaztu nahian, eta konkretuki Goi Mendiko xendazaletasunarenak, zeinak egun batzutako ibilaldia exigitzen baitu.
Zer esanik, badu alpinismo orokorretik desberdintzen duen litsik baina, egia esan, ez dakit lits horiek anekdotikoak diren edo benetako desberdintasunik suposatzen duten.
Bistakoa denez, azken helburua desberdlna da. Mendizaleentzat helburua tontorra da eta sarri hau hórrela izaten da ezen, tontor handi edo zail bat lortu ez bada, mendizaleak ezer ere egin ez duela sentitzen baitu. Xendazalearentat helburua ibilbide osoa burutzean datza, egun bakoitzeko etapa, baina funtsean gozamena bidean bertan bilatzen da batez ere eta, hórrela, paisaiak garrantzi handiagoa hartzen du.
Bidezidorra fidelki segitu beharra dago eta horretarako topogidari, norberak bameratu eta gero, egin behar zaio jaramon. Eguneko gogortasuna lepoaren gainditzea izango da, gorantz eta batez ere beherantz. Nekea, aldean eraman beharko den zamak neurtuko du, eta hurrengo gomendioa sakratua izaten da: "Motxilan, guztiz beharrezkoa sartu soilik.... eta gero kendu erdia". Arriskua tipulak izaten dirá, ardura ordutegien egunerotasuna eta inkognita, aurreikuspen metereologikoa.
Mendi-jarduera orok bezala, gozamen handiak ematen ditu, baina alde batzuk bereziki indartzen ditu. Aisatu egiten du besteekiko harremanak sakonkiago bizi ditzagun, batez ere aterpetako kointzidentzian izaten den sozialpenean. Aproposa da senitartean edo lagunartean egiteko. Gainera, xendazaletasuna era askotara egin daiteke, abiadurari dagokionez (geldiro joaten direnak eta maratoizaleak), ordutegiari dagokionez (goizean goizetik altxatzen direnak eta besteak) edo antolaketari dagokionez ígarbizaleak, garraio publikoaz baliatzen direnak, txirrindulariak, pakete turistikoan joaten direnak ...). Eta beste dimentsio bat ere onartzen du, zeina batzutan baldintza eta beste batzutan sari izaten den: "erromesaren mistika", bidea arrazoi emozíonal edo transzendentalengatik iarraitzea. Badago egon "xenda handirik", mendizerra askotan sortuak eta ia herri guztietan ere. Ospetsuenetarikoen artean batzuk aipatu behar badira, horra hor: Zelanda Berriko "Milford Track" delakoa (munduko politena ornen dena), Himalaiakoak, Andeetakoak edo Alpeetakoak, Reunión irlakoak, Korsikakoak eta Pirineoko GR-10 eta GR-llak. Pyrenaican kontatu dirá jadanik euretariko dozena bat baino gehiagori buruzko esperientziak. Gero eta sarriagoak suertatzen ari dirá gure artean. Nazioarteko erakunde bat dago, EXF delakoa (Europako Xendazale-Federakundea), zeinak 50 elkarte biltzen baititu (horietariko bat EMFa delarik), 28 herrialde desberdinetakoak eta irail honetan bertan Val de Arañen bere 33. Kongresua antolatzen duen. Zaletasun geldiezina bilakatu da zeren, Joan den mendean mundu osoan zehar ibili zen himalaiazale britainiar Bill Tilmanen esaldi zuzen batek zioen bezala, azken finean esploratzera joateko behar duzun gauza bakarra zera da, "botak jantzi eta atera".