EMF logoa

Pyrenaica 206 (2002)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 206

Las dos hermanas de Irurtzun

2002

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Azkar egiten du aurrera munduak. Berríztapenaren erritmoa dardankorra da eta azken bolada honetan azpimarratzekoak diren bi saltu kualitatibo gertatu dirá: lehena mendearen aldaketa izan zen, kostatu zitzaion pasatzea baina atzean geratu da jadanik, eta orain eurora moldatu beharra. Oso denbora gutxi barru XX mendea historia bihurtuko da edo, goazen martxan, historiaurrea.

Gehien eragiten gaituzten arloetariko bat interneten eboluzioa da. Epe laburrean gauzak oso desberdinak /zango dirá guretzat. Beste gizarte aurreratuagoen berrikuntzak zirenak, eta guk zalantza apur batez sinesten genituenak, hemen ditugu ¡adanik. Ziztu handiagoan edo txikiagoan sarean sartu gara, la denok. Errealitate hurbila bihurtu zaigu, egunerokoa, normala. Eta zentzazio argi batez: mundu berri horretara agertu baino ez dugula egin oraindik, hain zuzen. Beste batzuk askoz ere aurrerago daude, urrutiago, eta beraiengana goaz arrapaladan.

Bi adibide Pyrenaican, ñola sartu garen komunikabide informatikoen munduko amaraunean erakusteko. Lehena Mendiaren zokoa interneten deritzon átala, Rikardo Hernanik azken alean, 205ean, hasi dueña, mendi-informazioaren alorrean atari onena izateko lehian ari diren munduko bost orri onenak zeintzuk diren azalduz. Hurrengo aleetan Pirineoen gaineko orriak azalduko dirá, Picosei buruzkoak, mendi-turismoari dagozkionak eta meteoarekin zerikusirik dutenak. Zerrendak ez du amaierarik, hutsune batetik sartu den atal horrek leku zabala bereganatuko du laister, eta....¡akin, ez dakigu ez eta Pyrenaicak berak epe laburrean nolako formatua izango duen ere.

Bestea EMFaren web orna da, Luis Ibergallartuk bideratzen duen mendikoweba, hain zuzen. Errealitatea da ¡adanik, orri zaindua, egunetik egunera erakargarriagoa bihurtu dena. Federakundeari eta mendi-munduari buruzko berriak ekartzen ditu, eta meteoa, eta gero eta link indartsuagoak, kluben helbide elektronikoak, interesatuekiko posta zuzenaren bidezko kontaktua dutelarik. Laister, Pyrenaicarako sarbidea.

Baina, ez gaitzatela nahas. Hori guztion oso ondo dago, eta ondo dago mendian telefono mugigarriak erabiltzea, eta kartografia digitalizatua eransten duen GPSa, eta erabilgarriak diren beste asmakizun tekniko asko. Baina garrantzitsua zera da, eta izango da, mendira Joan eta inguruaz gozatzea; eguzkiaz, edurraz eta harkaitzaz; lagunez eta bakardadeaz; ahalegínaz eta sakrifizoaz eta baita ekaitzaren ondorengo aterpeaz ere, nekearen ondorengo atsedenaldiaz eta egarri izan ondorengo ur-traguaz. Oraindik ere plazerra da botak kendu eta lurrean etzatea.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea