Pyrenaica 214 (2004)
Txokoa
Pyrenaica 214
Ur mugaren ibilaldia zehatz-meatz
2004
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Iratzartu zenean, dinosaurioa hantxe zegoen oraindik. Augusto Monterroso idazle guatemaldarra da, Joan den urtean hila, baina literaturara maisu lez pasatu dena, dozena erdi bat Hburu baino argitaratu ez badu ere. Eta, izan ere, bere ospean eraginik handiena izan zuena Dinosaurioa ipuin hori izan zen, literatura unibertsalaren kontaketarik laburrena, zazpi hitzetakoa baino ez. IBehin, norkbait hitz bat gehiago gaineratu zionean ipuinari, Titok -lagunek hórrela deitzen zioten- esan zuen Tolstoiren nobela bihurtu ziotela).
Nostalgiko sentitzen zen Agustín Faus ikasia Elkarte Pirineozaleen IV Topaketetan (El Pueyo, 2003ko martxoa) komentatzen zuenean ezen gaur egun mendiari buruzko argitarapenak uganak árela, baina mendiari buruzko literatura gutxi argitaratzen déla. Azkengabeak dira gidaliburuak eta mendi-irtenaldien gaineko liburuak, baina faltan botatzen dira fikziozko lanak: mendi-ametsak berotzen zituzten eleberri klasiko haiek, hain gustora berrirakurtzen genituen kontu haiek.
Pyrenaicak ere nahi du lagundu hutsune hori betetzen. Badakigu ez déla erreza. Ez da erreza ezta irtenaldi bat ondo kontatu edo ibilbide bat argí deskribatzea ere. Zailagoa da kondaira bat asmatzea. Gertaldi bat abiapuntu bezala hartzea. Edo iritsiera-puntu bezala. Edo, gertaldi horretan bailatuz, alboko erlazio bat eratzea. Irudimena behar da horretarako. Paper zuriak ematen duen bildurra gainditu beharra dago. Eta testua laburragoa egitea zailagoa izaten da oraindik. Idazleek ondo dakite jakin laburpen-ariketak zenbat kostatzen diren. Sufntu egiten da berrirakurtzean, laburtzean, hautatzean, leuntzean, moztean eta birmoztean.
Baina aurten Pyrenaican berhtzaile sentitzen gara eta hauxe da egiten dugun beste apustu bat. Aldizkari honen helburu garrantzitsuenetariko bat, argia eta baieztatua, da gure mendizaleen elkar-lanak bultzatzea. Beraz, berriro egin behar dugu proba artíkulu monografikoen lehiaketarako urteroko bildeiarekin. Aurten gala kontuak dira. Beharbada, ez dugu literatur zaletasun berririk aurkituko, eta ez dugu nahi ere. Baina agian norbait animatuko dugu barruan zeramatzan ideía batzuk konkretatzera eta paperaren gainean plasmatzera (hau da, ordenagailuan).
Erreztasunak emateko nolabait, oso joko-arau sinpleak erredaktatu ditugu. Agendan dituzue, ale honen azken ornan. Baina premiaz ibili beharko duzue zeren, asko taita déla ematen duen arren, denbora azkar pasatzen baita. Zera, bidal iezaguzue 2004ko ekainaren 30a baino lehenago 'ipuin bat, bi eta sei orri artekoa, mendiaren munduarekin edo mendian burutzen diren ekintzekin erlazionatua". Behar bada, merezi izango du ahalegintze