Pyrenaica 211 (2003)
Txokoa
Pyrenaica 211
Especial Picos de Europa
2003
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin);Alejos, Luis
Aspalditik genuen zorra Pyrenaican Europako Tontorrekin, mendilerro txiki hon, hain hurbila, zutitu egiten dena itsasoa ikusteko, eta estutu egiten dena Asturias, Cantabria eta Leongo jendeak biltzeko. Eskukada mendi malkartsu, gutariko askoren mendi-histonalan lotua: lehen igoera dotoreren harrotasuna, igoera eta zeharkaldi gogoangarriren atsegina, aterpe estrategikotan pasatutako isilmandatuzko gauren nostalgia, dorre bakartiren artean lainoak lakaintzean zuen lilurapena eta baita hará bere ilusio-sortarekin pan eta sekula itzuli ez zirenen gogorapena ere.
Oraingoan ez goaz deskribatzera ez eskaladarik, zeharkaldink eta ez eski-ibilbiderik ere. Hori guztiori deskribaturik dago ¡adanik sekulako gidaliburutan. Europako Tontorren arima bilatzen ahalegindu nahí dugu. Aintzindarien testigantzaren bitartez, Tontorretan bizi, gozatu eta sufritu egm dutenen ohiartzunik gabeko ahotsak bilduz: mehatzariak, makiak eta, batez ere, artzainak, edo, Moranek dioen bezala, Tontorren esentziarekin bibrataraziko gaituen "burutu gabeko argazki hon bilatzen".
Zeren Tontorren mundua bertikala da, berdea, zuña eta urdina, da exijentea eta latza, da misteriotsua eta eskerronekoa.... baina beste edozerren gainetik da gogo-gogokoa. Toponimia bera ere atsegina da oso: argayoak, jouak, llambriak, horcadak, colladinak. Oso erraza da Tontorren xarmak engainatu gaitzan uztea.
Zorra genuen bete gabea; eta zor hori premiazkoa bilakatu da isunalde astunar osoari mehatxu egiten dion gehiegizko ustiapen turistikoak suposatzen duen arriskua déla eta. Konpromizu hori betetzeko aukeratu egin dugu Tontorrek duten maitale askotariko bat, bere Duscand zen mendi-espenentziak beti modu hunkigarnan kontatzen dizkiguna. Luis Aleíosi eskatu diogu honako ale hau koordinatu dezan, pertsonak aurkitu ditzan, Tontorrekin maitemindunk daudenak konbentzitu ditzan, beren gauzak kontatu diezazkiguten. Ematen diogu hitza jarraian.
Pyrenaicako ale berezi hau planifikatzean, oinarrizko hiru helburu planteatu genituen: autore berriak aurkitzea, ohizkoak ez diren gaiak tratatzea eta ikerketa-lanak sartzea. Asmo honek bilatze-lan izugarna suposatu zuen, baina proiektura gero eta kolaboratzaile gehiago sartzean handitzen ¡oan zen lagun-talde baten laguntzak gogortua gertatu zen. Hartueman horiek fruituak eman dituzte eta txangoak ere egin ditugu hatera. Hórrela, berezko kolaborazioak noiz etorriko itxaron beharrean, Mahoma bera Joan da mendira. Emaitzak hedatuki konpentsatzen du igoera hau burutzera dedikatunko ahalegina. Gurekin ados egongo zaretelakoan gaude.
Guretzat ezezagunak diren autoreak kontutan hartzeak eskatu egiten zuen bakoitzari dagokion aurkezpena egitea. Beren historialek beste aspektu bi azpimarratzera eramaten gaituzte: 1° Jende asko dago ekintza baliotsuak egiten dituena; gure erronka da anonimotasunetik ateratzea, beren esperientzien partaide izan gaitezen lortzea. 2° Mendizaletasunak bere garapenaren gandorra lortzen du belaunaldi guztiek hatera egiten dutenean aurrera, bakoitzak bere erritmoan noski. Gogoeta hau iragandako denboretatik dator; orduan mugak igaro behar ziren Piríneotako eta Alpeetako gailur altuetan jubilatutalde gogatsu eta aktiboak aurkitzeko. Erdietsi dugu ¡adanik gailur altu hori zeinak, beste ezer baino lehen, bizitza-kalitatea denotatzen duen.