Pyrenaica 200 (2000)
Txokoa
Pyrenaica 200
Especial Pirineos
2000
Editoriala
Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)
Pirineoetako leku ezezagunen bati buruzko argibiderik eskatzen didatenean, hasi egiten naiz Luis Alejosekin konataktuan jar daitezen esanez. Urte asko bait da rama Luisek Pirineoa ibiltzen, bazter guztiak zehazkiro ezagutuz eta beti zerbait gehiago bilatu asmoz. Horrexegatik eskatu diogu oraingoan Pirineoari oso-osorik dedikatzen diogun Pyrenaicako 200. ale berezi honen oinarrizko artikulua presta dezan.
Ez da erreza bera bezalako lagunik aurkitzea mendizerraren aterpeak bisitatzeko. Irakur ezazue astiro bere artikulua. Baina hori ez da gure bidaia birtualaren hasiera baino, zeren ale honetan irakitan dagoen Pirineo bat ikuspuntu berri eta desberdinetatik deskubritzeko beste kolaborazio aparteko askotaz ere gozatu ahal ¡zango bait dugu. Luxuzko idazle eta argazkilari-lantalde batek lagunduko gaitu, batzu ohizkoak eta beste batzu, bereziki aukeratuak okasío honetarako. Adibidez, bizirik irauten duten pirineozaletasunaren munstroetariko bat den Louis Audouberten iruzkinak eta eritziak entzungo ditugu. Edo utzi dezagun Julio Villarrek astiro eta lasai hitzegin dezan, Pirineoetako marine! horrek, zeinak Pirineoa bere herri guztien aberria dela ondo baino hobeto badaki ere, batzutan, hainbeste maitatzen duenez, berena dela pentsatzen bait du. Edo beste bazter bat erakuts diezagula Miguel Angulok, bidé ezezagunak eta inguru ezkutuak deskubritzen, fotografiatzen eta kartografiatzen jarraitzen duen bitartean. Edo berba egin dezagun une batez vivac batean Claude Dendaletcherekin, euskal mendiaren izatasunean eta zibilizazioan gero eta gehiago sakondu, mugarik gabeko mundu baten aberastasun unibertsalaren bereiztezinezko atala dela gero eta gehiago konturatzen ari dena.
Aukeratu ahal ditugu igoerak, zeharkaldiak, eskaladak, gogorapen historikoak, abenturak,... eta mendizerraren ikuspen berria, begiratuz maila guztiak behetik gorantz, Bizkaiko golkotik Anetoraino eta goitik beherantz, Anetotik Mediterraneoraino. ¡ Beste probokazio bat mendi-bildumazaleentzat!
Nik ez dakit zer esan Pirineoari buruz berau grinaz malte duzuen askori, eta egia esan, ez zait ezer ere bururatzen, oraindik ez bait naiz zuzpertu Iñurrategitarren zaharrenaren heriotzari buruzko berria jaso ondoren. Beraz eman egiten diot hizpidea Ramón de Basterra bilbotarrari, mendiak xarmatua izan zen beste bat:
' "Pirineoa beti; gure mendizerra betirako Betirako, mugan gainetik salto egiten duen pilota Munduko menditarrek eskua eman diezaiokegu elkarri Munduko menditarrak mazonería gara Gure arimak ehuntzen dituzte iraunarazpenak eta nabarmen izan nahiak".
"Pirineo guztian dago adore bat, dago pultsu bat, betertz bat Bizitzari aurrerantz ekitea da afán piriniarra Ba dago misioa Pirineoak elkartzen dituen arraza guztientzat Eta zera da, Mendebaldearen erritmoa luzatzea, bere giza ohartasuna".