EMF logoa

Pyrenaica 266 (2017)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 266

Itsasertzetik

2017

Editoriala

Arrizabalaga, Mikel

Euskal Herrian praktikatu den mendizaletasunak beti eduki du proiekzio sozial bat. XX. mendean zehar, sortutako elkarte eta erakundeak gure herriko geografia, kultura, natura eta ohituren ikasgelak izan dira. Azpimarratu behar da ere, euskal mendizaletasuna, bere ibilbide historikoaren une desberdinetan, kirola baino gehiago izan dela, hizkuntzaren berpiztearekin edota jarduera politiko, zientifiko eta kulturalekin lotuta egon dela. Horrela, euskal mendizaletasuna, gure herrian gertatu diren aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoen bilakaeran txertatu eta egokitu behar izan da denboran zehar. Bere jarduerak, historiaren gorabeheren baldintzapean burutu behar izan dituela esan daiteke.

Horrela, euskaldunok uste baitugu mendizaletasuna eta euskara eskutik joan direla beti. Zalantzarik gabe herri ibiltaria gara eta nabarmena da mendizaletasuna oso sustraiturik dagoela gure gizartean. Geroz eta gehiago gara gure herriko geografia margotzen duten gailur eta basoetara joaten garenak, baita urrutiko mendi garaietara. Baina... mendia euskaraz bizi al dugu? 

Mendia euskaraz bizitzeko era desberdinak daudela jakina da eta horretan norbanako, mendi elkarte, federazio, argitaletxe, komunikabide eta mendiarekin zerikusi duten beste zenbait eragileren jarrera eta jokamoldeek eragin handia dutela azpimarratu behar da. 1980ko maiatzaren 14an, Martin Zabaleta Everesten gailurra zapaldu zuen lehengo euskalduna izan zenetik, euskal mendizaleen arrakastak ugariak izan dira eta zaleen kopurua gorantz joan da urtez urte. Badirudi azken urte hauetan mendizaletasuna gero eta gehiago zabaltzen ari dela, edo beste era batera esanda, gero eta jende gehiagok daukala mendira joateko ohitura. Milaka eta milaka lagun gara gure herriko mendietara hurbiltzen garenak, gure kabuz, bakarrik, lagunekin edota modu antolatuan.

Baina azken 30 urte hauetan nola bizi izan dugu mendia? Zein hizkuntzatan gozatu dugu mendiaz? Euskararen erabilerari dagokionez (ahoz zein idatziz), norbanako, mendi elkarte, federazio, argitaletxe, komunikabide eta abarren jarrerak zehatz aztertuz gero, hizkuntzaren normalizazioaren alde egin den lana oro har oso gorabeheratsua izan dela esan daiteke. Mendizale bakoitzak euskaraz hitz egiteko, idazteko edota kontsumitzeko dituen ohitura eskasetik hasi, mendi elkarte eta federazioek erabiltzen dituzten euskarrietan (paperezko zein digitalean) erakusten duten jarrera erosoarekin jarraitu eta argitaletxe eta komunikabideek euskaraz ekoitzi edota argitaratzeko dituzten zailtasunak ikusi ondoren, esan dezakegu euskal mendizaleoi oso pikoa gertatzen ari zaigula euskararen malda.

1980 munduko gailurrik altuenera iritsi ginen euskaldunak, baina zalantzarik gabe, oraindik bide luzea ibili beharra dugu euskararen gailurra zapaltzeko.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea