EMF logoa

Pyrenaica 264 (2016)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 264

Picos de Europa

2016

Editorial

Granja, Josu

Politikoki zuzena den garaietan, botere publikoaren inguruan mendiarekin lotutako hainbat gairen presentzia gero eta handiagoa da. Formatuak anitzak dira: talde-txangozaletasuna, balizatutako ibilbideak, zuhaitz eguna edota natur inguruneari ematen zaion garrantzia; mendia eszenatokitzat duten ekimen publikoko jarduerak guztiak ere. Natur ingurunearen ontasunak eta alde onak erakusten dira, ongi batzuetan eta ez horren ongi besteetan. Erakunde publikoek arlo honetan deitzeko duten ahalmena, gure bizitzako beste arloetan bezala, areagotu egiten da eta bere helburu bakarra parte-hartzaileen kopurua gehitzea eta mediatikoki eraginik handiena lortzea dela ematen du. Mendia, eszenatoki huts edo atze-oihal bat bihurtzen da, maratoietan kaleak diren moduan. Alabaina, alpinismoaren sorreran, asoziazionismoa gizarte zibilaren ekimenetik sortu zen, beti ere mendi-taldeen eskutik. Erregimen totalitarioak salbuetsik, ez zegoen botere publikoen esku-hartzerik, eta horrela, mendia protagonista bihurtuz, berezko inguratze bat ematen zen, askatasun indibiduala ardatz, eta ahalegin pertsonala beharrezko zen prestakuntza eskuratzeko helburuz.

Halere, egun, badira mendizaletasunaren ikuspegia guztiz desitxuratu duten sektoreak. Natur Parkea produktu turistiko gisa erabiltzen da, edota naturan egiten den edozein jarduera abentura-hiritar moduan. Mendia aitzakia moduan erabiliz, adrenalina erraz kontsumitzeko eskaintzak egiten dira, noiz edo noiz zoritxarreko ondorioak izaten direlarik. Mendia eszenatokitzat hartuta, asteburuko jolasean gertatutako galtze arrunt bat larrialdietara egiten den dei arrunt batekin konpontzen da. Agian, jarrera hauen arrazoia beste lekuren batean bilatu beharko dugu, itxura eta irudia materia eta funtsaren aldean nagusitzen den dinamika soziokultural batean behar bada. Ongizate gizarte batean dena egina, esfortzurik gabe eskuratu behar dugula uste dugu eta horrek, mendiarekin ez du balio.

Eta honetaz guztiaz hausnartu eta gero, ezin dugu saihestu geure buruari galdetzea mendia kontsumoko gizarte batera bideratzen ari ote garen ala ez.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea