EMF logoa

Pyrenaica 242 (2011)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 242

Los techos de Centroamérica

2011

Editoriala

Alejos, Luis

AUR arte argitara ateratako Pyrenaicaren aleen erdia Antonio Ortegak gainbegiratu eta zuzenduak izan dira, 30 urte baitaramatza aldizkariaren buru. 1981 urte hasieran Antoniok 122. zenbakiaren zuzendaritza hartu zuenetik, berrikuntza artistiko eta teknologikoaren erronkari aurre egiteko gauza den bitartean, gaitutako argitalpen bezala sendotu egin da gure aldizkaria,-betiere fundazio helburuetatik desbideratu gabe: EMFren bozeramale izatea, mendizaletasunaren jarduera haren alor guztietan bultzatzea, segurtasun baldintza egokietan, natura errespetatuz eta babestuz.

Duela hiru hamarkada Antoniok hasitako lanak, ordea, badu beste protagonista bat. Aldizkariaren diseinua, harén maketa gauzatzea, Sabino Zalbideren lana da, Gutenbergen plantxa grafikoetatik aro digitalerainoko erronka teknikoak aintzat hartzeko gauza den arte grafikoen artisaua. Antonio-Sabin tandema, erredakzio talde eragile batek eta laguntzaile sare eskergak indartzen dute, 1926ko Pyrenaicaren jatorri urrunetatik eten gabe berriztaturik, irakurle guztiei, eta zehazkiago EMF osatzen duten federatuei, aro bakoitzarekin bat datorren hedabide egokia eskaintzen dietenak. Ospakizun honetan ezin dugu ahazturik utzi Pyrenaican iragarkia ¡artzen 30 urte daramatzaten hiru merkatal marken fideltasuna: Aralar Kirolak, Club Marco Polo eta Cordes Roca.

Bidaia eta natura arloetako aldizkarí komertzialek azkar begiratu eta birziklatzeko produktu iraungikorrak eskaintzen dituzten garaiotan, Pyrenaicak gure mendi liburutegiak aberasten ditu eta liburu zaharren dendetan bildumazaleer] gutizia pizten du. Merkataltze prozesua kirolaren eta gizartearen eremu guztietara hedatzen den bitartean, Pyrenaicak eutsi egiten du kalitate profesionaleko argitalpen baten moduan, erredakzio lana eta kolaborazioak dohain ematen direlarik, tarifa sistemetatik nahiz morrontzetatik at. Hauek saihesteko bidea dirá, batez ere, kudeaketa gardena, ahalbide ekonomikoa eta funtzionamendu autonomoa.

Antonio Pyrenaicaren aitzindaritzan dagoela, kontakizun nahiz argazki lehiaketak antolatzen dira, laguntzaile berriak eskuratu eta aldizkariaren kategoria igotze aldera. Urtero plazaratzen den ale monografikoak idazle berri gehiago ekartzen ditu eta gure kirolaren jardueran ortzemuga berrien leihoa irekitzen du. Aldi berean, berehala klasiko bilakatzen diren kuaderno, buletin eta liburuak argitaratzen dira, bereziki euskal mendizaletasunaren historiaren alorrari dagokionez. Erdietsiriko beste helburu bat web gunea izan da, besteak beste, hemeroteka eta Pyrenaicako emakumeen blog-erako sarbidea dena. Eten gabeko berrikuntza eta gauzatze hauei esker daukagu mendi tradiziorik handieneko herrialde alpetarren neurria ematen duen aldizkaria.

Antonio eta Sabini gaur erredakzio taldetik eta EMFren lehendakaritzatik luzatzen diegun zorion desioa ez litzateke posible izango milaka pertsonak eman eta ongi merezia den "eskerrik asko"rik gabe, hiru hamarkadatan zehar mendi argitalpenen alorrean oinarrizko erreferente gisa Pyrenaicaren eredu hau lagundu eta sendotu baitute. Biek ala biek beren lan eraginkor horretan jarraitzeko bultzada dakar, halaber, errekonozimendu honek.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea