EMF logoa

Pyrenaica 226 (2007)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 226

Artikutza zuk ondo ezagutzeko

2007

Editoriala

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin)

Orain dela urtebete, Iruheako Anaitasuna mendltaldea Pyrenaicara hurbildu zen, 2007 urtean klubaren 50 urteurrena ospatzeko baitziren età, hori dela eta, ekitaldi bat egin nahi baitzuten, Euskal Herriaren erdigunean festa bat, alegia. Eskatzen ziguten puntu hori bilatzen laguntzea. Kartajanarirekin ja rri ginen kontaktuan, età hasi egin zen berau bere kalkuluak egiten.

Berehala pasatu zigun lehen txosten bat, zeinean munduan orain dela m ende b i herrialde baten erdigune "geografiko " edo "fisikoa " aurkitzeko erabiltzen diren erizpide desberdinak aipatzen baitziren. Erizpide geom etrikoak gainazal irregularretan aplikatzea zaila denez gern, eta horren ondorioz herrialde baten erdigunea bere m ugetatik kanpo -adibidez, itsasoan- agertzea ere posible zenez, Kartajanarik aurrera egin zuen bestelako kontzeptu geografiko batekin. Barneen geratzen den puntua biiatu zuen, hots Euskal Herrian barruen geratzen den puntua, bere muga guztietatik puntu urrunduena, Crane lehengusuek beren "Journey to the Centre o f the Earth " ospetsuan lortu zuten bezalakoa. Txinan kokatu zuten, Singkiangetik iparraldera, Lurrean barruen geratzen den puntua, ozeano guztietatik gehien aldentzen dena.

Bere kalkulu trigononnetrikoen arauera, Euskal Herriaren erdigunea Iruheako m erinaldeko leku baten kokatzen da, Olza, Egillor eta Ariz herrien artean, hiru udalok batzen diren pu ntutik gertu. Eta in situ baieztatzeko, haraxe joan ginen neguko egun baten talde handi bat, GPS eskuan genuela, ingurua noiakoa zen bilatzera. Kokatu genuen puntua xehetasun pixka batez. Leku basatia suertatu zen, oso jende gutxi hurbiltzen den artadi eder baten kokatua. Gustatu zitzaigun tokia: oroitgarrizko tum ulu txiki bat eraiki genuen eta argazkiak atera genituen, nahiko pobreak zeren, lehenago esan ez badut ere, euria egiten baitzuen, etengabe. Eta ospatzeko, Ollora joan ginen bazkaltzera, non lehenagotik "Gure S ustraiak" ostatua gom endatua baitziguten, eta benetan ondo tratatu gintuztela.

Hilabete pare bat geroago berriak ailegatu zitzaizkigun Euskal Herriaren erdigunea 2004 urtearen amaieratik adostuta zegoela, data haietan Berrian eta gern bestelako komunikabidetan ere argitaratu ondoren. Gainera, Irurtzungo Iratxe Elkarteak antolatu egiten zuen Sakanaren inguruan ibilbide bat Euskal Herriaren erdigunetik pasatzen zelako erakarpenaz, zeina Beriainen dagoen San Donato baselizatik ez urruti kokatzen baitzen. Grabitate-erdigunearen erizpidea zen eta ikerketa Felix Isasa industri ingeniari sanpedroarrarena zen. Eta eskatu genien aditu biei kontaktuan ja r zitezen. Elkartu egin ziren, eztabaidatu egin zuten, berriro eztabaidatu zuten eta akordio batera heldu ziren.

Kontsidera dezagun Euskal Herriaren erdigunea grabitateerdigunea dela, bere gainazalaren puntu guztien koordenatuetan oinarrituta kalkulatua, eta kokatu egiten dena Olibesario deritzon lekuan, Andiako mendizerran, Pyrenaicaren ale honen artikulu baten ikus dezakezuen bezala. Euskal Herriaren puntu barruena bitxikeria geografikoa bezala geratzen da eta berau kalkulatzeko era ale honen Azterketak atalean aurki dezakezue. Anaitako lagunek datu gehiago dute festak ospatzeko.

Aldizkaria ikusi
Aldizkaria jaitsi Eskatu

Aurkibidea

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea