EMF logoa

Pyrenaica 224 (2006)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 224

Especial Montes de León

2006

Editorial

Uriarte, Luis Ignacio Domingo (Txomin);Alejos, Luis

Esan liteke denbora ez déla pasatu Leongo mendietan 1989.eko ekainean argitaratu zen Pyrenaica Ibilpideak izeneko alea idazteko kanpo-lana egin genuenetik hona. Garai hartan ere esistitzen zen zeru zabalpeko meatzantzaren ugalketa hor badago ere, bango tontor eta bailaretan zehar berrlro ibiltzean ez dugu igerri aldaketa handirik paisaian. Beharbada, delgarríena izan liteke herríxka batzuk berreskuratuak izaten ari direla, blgarren egoitzak bezala baino ez bada ere.

Ez da aldatu ere Igoera eta ibilpideei buruzko literatura. Agian aide horrek ez du oraindik eragin interesik argitaratzaileengan, zeintzuk beste aldetik Europako Haitzei buruz aspertu arte argitaratzen baitute. Edozein lekutako mendi-erakargarritasunei buruzko informazioa ugaltzen ari den une honetan, urriak dira oraindik ere Leongo Mendiei buruzko argitarapenak. Horrexegatik ez da oso arraroa orain déla urte asko agortutako koadernotxo apal haietan agertzen ziren deskribapen eta mapak fotokopiatan eramaten dituzten ibiltariekin gurutzatzea.

Hala ere argi dago mendi hauei buruzko lan dibulgatzailea bermatzeko gai diren pertsona adituak badaudela. Monografiko hau sinatzen duten lankidetza baliotsuek, zeinetaz harro sentitzen garen, erakutsi egiten dute hau. Zeren proposamen erakargarri asko baitago eta seguru gaude Leongo mendi eder eta ezezagunei buruz - eta oraindik ezezagunagoak diren Galiziakoei buruz - prestatu dugun aparteko ale hau, hots monografiko hau hostokatzen duzuenenan, animatuko zaituztela berauek bisitatzera eta behar bada eragina izango duela mendi-taldeetan beren irtera-egutegietan sar ditzaten mendi hauek.

Baina ez dugu aukera galdu nahi beste iruzkin egin gäbe. Ale honen diseinua planteatzean arazo endemiko batekin egin dugu topo berriro, Pyrenaican eta oro har: ahalegin guztiak egin arren, apenas lortzen dugu emakumezkorik inplikatzerik zeregin hauetan. (Askoz ere urrutiago legoke idazlaritza-batzordean parekidetasuna lortzea). Zail dugu: emakumezko bat fitxatzen dugunerako, munduko eskalatzailerik onena bihurtzen da edo Federakundearen presidentziara egiten du salto. Partaidetasun femeninoa behar dugu - idazteko zaletasuna duten emakume mendizaleak - Pyrenaicaren idazlaritzan. Eskeintzen dugun ordaina inbidiagarria da: inolako saririk errezibitu gäbe, aukera izango duzue zuon astiaren zati bat dedikatzeko mendizaletasuna bultzatzen, beti ere natura babesteko konpromezutik abiatuta.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea