EMF logoa

Pyrenaica

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa

Joan den urtean gure federazioaren mendeurrena ospatzeko egin genituen hainbat ekitaldi sozial eta aintzatespenen ondoren, hutsune txiki bat zabaldu da; 100 urteko historia ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Bien bitartean, gure klubetako askok 100, 75, 50 urte bete dituztenez, urteurrenak ospatzen ari dira. Gure mendizaletasunak festa eta ospakizun garaia bizi du, egungo une gozoa bizitzeaz batera: lizentzien errekorra gainditu berri du -41.000-, eta giroa ezin hobea da.

Joan den urtearen amaieran, hauteskunde-prozesu bat amaitu zen, gure hautagaitza berretsiz. Hala, aurreko legegintzaldiko lantaldearen muina sendotu egin da, klubetan ibilbide luzea duten kide berriak gehituz. Berdintasunean oinarrituriko batzordea, 2028ko nahitaezko erreleboa kontuan izango duena, eta batik bat, esku artean zuen proiektu nagusia burutu duena, honako aurrerapauso hauek lortuz:

Bizi ditugun garai berriotan, sarri "normaltzat" etiketatuak diren garaiotan, arabarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak mendeetan zehar izan dugun esparru geografiko eta kulturala berreskuratzea -80ko hamarkadan urratua-; Euskal Herriko Mendi Biltzarra gure eremu gisa sendotzea, bai lehiaketa-jardueretarako (lasterketak, martxa nordikoa, skimoa, eskalada...), zein mendizaletasuna sustatzeko ere (Emmoa, martxak, mendi-ibilaldiak, mendeurrenak, udalekuak, Besaide, Erdigune...).

Gure kirolari onenen prestakuntza, hautaketa eta laguntza sustatzen jarraitzea, horretarako behar diren baliabide ekonomikoak lortuz, bertako kirolaren proiekzioa indartuz eta etorkizuneko mendizaleak erakarriz.

Aurreko atalean aipaturiko dinamikarekin jarraitzea, betiere baliabideen eta helburuen arteko ezinbesteko oreka mantenduz, izan ere, bertako mendizale gehienak lehiaketetatik at aritzen baitira, mendizaletasunak duen kutsu kultural, geografiko, eta sentimenduzkoa lehenetsiz; askatasuna, naturarekiko edota sorterriarekiko harreman bila jardunez, edo besterik gabe, bere betebeharretatik ihes egiteko bide gisa ulertuz.

Azkenik, federazioa kudeatzen jarraitzea, beste batzuen artean 180 pertsona, langileak, hainbat diziplinetako batzordeak, segurtasuna, Pyrenaica, sareak, newsletterrak... edota gero eta buruhauste handiagoa dakarren istripu-aseguruen gaiari aurre egitea, merkatuko lehia eskasa, gizartearen zahartze nabarmena edo ezbehar-tasa (7 istripu egunero) direla medio.

Jarraitu... azken finean, ea beste 100 urte betetzen ditugun.

Betidanik betiko!

Hernani, Ricardo

Pyrenaica revista

Pyrenaica 298 (2025)

Aldizkaria ikusi

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea