EMF logoa

Pyrenaica 263 (2016)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 263

Araba

2016

Editorial

Calvo, Javi

Bazen behin, mendira joatea proposatu zioten 10 urteko ume bat eta honek, zer esan nahi zuen jakin gabe, baietz esan zuen. Aratz elurtuta izan zen igo zuen lehen mendia, eta gainera kaleko botekin. Irteera hau gustukoa izan zuen eta hurrengo astean Eskibel mendira irteera bat antolatu zuen, eta hurrengoan ere, berriro mendi berberera bakarrik itzultzea erabaki zuen.

Horrela, gaurdaino mendi ederrak ezagutzen jarraitu du. Ume hori Araban jaio ez balitz ez zuen Aratz ezagutuko, non bilatzen ari zena aurkitu zuen. Hainbeste arabar markatu dituzten mendiak euskal mendizaletasunaren historiaren zati garrantzitsuak dira eta ez dakigu ondo horren sustraiturik dagoena historikoki zer suposatu izan duen. Batzuetan umezurtz sentitu arren, Arabako mendizaletasunak badu zer edo zer berezia, eta horren lekuko dira mundu mailan mendizale arabar handien lorpenak. Erdiespen hauek, gure klubek oso errotuta duten oinarri sozialari eta gure gizartean duten presentziari esker lortu dira, belaunaldiz belaunaldi gaur arte. Zoritxarrez horietako klub batzuk desagertu dira.

Arabako Federazioa zuzentzeko zortea izan dugunoi balore hauek transmititu zaizkigu, beti ere kolektiboaren interesen alde lana eginez. Eta lan hori, diru-laguntza txikiak jaso arren burutu izan dugu, aintzat hartuz Arabako 50 biztanleko bat federaturik dagoela. Eta hau guztia ez da traba izan, Iparra galdu gabe, Federazioa modernizatzeko lanetan aritzeko. Kirol-eskola ikastola askoren parte hartzearekin, xendazaletasuna Ibilbide Berdeei buruzko Foru Arauarekin, gure mendiak babesteko Foru Aldundiarekin sinatutako Mendiak Garbi hitzarmenarekin orain App bihurtuta, Arabako buzoien konponketa eta katalogatze lanak. Bataila horietan umezurtz sentitu gara.

Tentsio handiko sare, eolikoak eta frackingaren aurka adore handiz defendatu ditugu gure mendiak, eta Gasteizko Mendiak Parke Naturala izendatu arte defendatzen jarraituko dugu. Gure lasterketen kopa antolatu dugu eta mugikortasun mugatua dutenentzat edota itsuentzat oztopoak kendu ditugu. Milaka ikasle dituen Goi Mailako Mendi Eskolan ematen den formazioaz harro sentitzen gara.

Emeki bada ere, gauzak aldatzen ari dira. Arabako Federazioak idatzitako lehen editoriala. Umea izan zen mendizale baten ametsa errealitate bihurtuta.

Pyrenaica, Araba amets izan dezazun!

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea