EMF logoa

Pyrenaica 259 (2015)

mendia ikonoaTatxamendien
Txokoa
Pyrenaica revista

Pyrenaica 259

Especial Pirineos

2015

Editorial

Alonso Cires, Luisa

1930ean, fundatu berria zen "Vasco-Navarra de Alpinismo" izeneko federazioa eta elkarte gehienek beren bazkideen artean emakumeak bazkide gisa onartzen ez zituzten garaian, Raimunda Royo tematu eta ehun mendien lehiaketa burutu zuen. Lehen emakumea izan zen eta hilabete batzuen buruan beste sei emakume mendizalek berak emandako urratsak jarraitu zituzten. Hogeita bost urte beranduago, Maritxu Bilbaok eta Angelita Olanok, Pirinioetan "bakarrik" burutu zuten zeharkaldian oso ezagunak ziren hiru milako zenbait mendi igo zituzten; prakamotzetan egiteagatik jaso zituzten kritikek ez zuten ilundu beren abenturaren ausardia, ezta ere ondorengo urteetan errepikatzera desanimatu. 1959an, Euskal Herriko Goi-Mendi Eskola fundatu zuten eliteko hemezortzi kideen artean Loli López Goñi emakume bakarra izan zen. 2015ean, Raimundaren erronkatik laurogeita hamar urte igaro eta gero, EMFko emakumeoi oraindik konkistatzeko eremuak geratzen zaizkigu.

Erredakzio taldeak animatuta, Pyrenaicako zuzendaritza nire gain hartzean ezin izan ditut aitzindari haiek ahaztu, ezta beren motibazioen indarra ere. Eta nola ez, gure aldizkariaren historia. Guztia bere balio ekonomikoaren baitan neurtzen den garai hauetan, barro naiz elkarlanean oinarritzen den talde honetako (artikulu egileak, erredakzio, aholkulari eta zuzendaritza taldeak) kidea izateaz, denak modu altruistan lanean, mendizaletasunaren balioak gizarteratzeko eta euskal mendizaletasunaren memoria idazteko konprometituta. Hogeita hamabost urtez zuzendaria izan den Antonio Ortegaren lekukoa hartu dudan honetan, euskal mendizale askorentzat erreferente izan diren aldizkari eta hainbat argitalpenen arduradun nagusia izan den Antoniok egindako lan eskerga azpimarratu nahi dut. Lan paregabea, euskal mendizaletasunaren historian gordeta geratuko dena.

Etapa berri honetan, federatuek aldizkariarekin bat egitea da gure helbururik garrantzitsuena. Lankidetzan oinarritzen den aldizkaria, eduki eta formatuaren etengabeko berrikuntzez lagundurik osatu nahi dugu, kirol modalitate berriek eta komunikazio tresnek izan duten eboluzioa aintzat hartuz. EMFren dibulgaziorako tresna den idatzizko aldizkaria zainduko dugu eta edozein federatuk informazioa jasotzeko duen eskubidea bermatu. Horrekin batera, euskarri digitaletan dugun presentzia areagotu egingo dugu aldizkariak egun ez duen berehalakotasuna eskainiz. Edukiei dagokienez, Euskal Herriko mendietan burutzen diren jarduera guztiei arreta berezia jarriko diegu, euskal mendizaleon kolektiboa baita gure herriaren edertasuna eta eskaintzen dituen aukerak kontatzeko (eskalada, xenda-zaletasuna, mendiko bizikleta, martxak, zeharkaldiak etab.) aktorerik egokiena. Halaber, urrutiko mendiei leihoa irekita mantenduko diegu, gure erronkak hango paraje horietako gailur, hormatzar eta xendetan gauzatzeko aukera eskainiz.

Helburu hauek erdiesteko Pyrenaicako irakurle guztien lankidetza behar dugu, EMFko federatuena bereziki, paperean zein digitalean. Mendizaleen kolektiboa euskal mendizaletasunaren aitzindariengandik jaso zuen erronkaren protagonista da eta ondorengo belaunaldiei pasatzeko lana egingo dugu.

Sumario

Babesleak

Laguntzaileak

Euskal Herriko Mendizale Federazioa logoa
Euskal Mendizale Federazioa
Arabako Mendizale Federazioa logoa
Arabako Mendizaleen Federazioa
Federación Vizcaína de Montaña logoa
Bizkaiko Mendizale Federazioa
Federación Guipuzcoana de Montaña logoa
Gipuzkoako Mendizale Federazioa
Federación Navarra de Deportes de Montaña y Escalada logoa
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea