Pyrenaica 255 (2014)
Txokoa
Pyrenaica 255
Especial Sistema Ibérico
2014
Editoriala
López, Enrique
Ez da erraza Iberiar Sistema aipatzean Euskal Herriko mendizaleak automatikoki gailur sail bat edo bere ohiko irteeratako bat burura ekartzea. Mendigune honen barruan sailkatzen ditugun tontorrak ez daude Pirinioetakoak, Kantabriar mendilerrokoak, Sistema Zentralekoak... bezain ongi bereizirik, ez dute mendi lerro nabarmen bat osatzen eta, horren ondorioz, "mendilerroa" edo "mendigunea"ren ondorez, "sistema" generikoa darama. Ale honen sarreran, Pepe Martinezek zehatz-mehatz argitzen dizkigu, mendilerro, mendizerra, gailurreriatxo, goilautada eta, oro har, goi lurrez osatutako "sistema" hau moldatzeko orografiak hedatzen dituen lerro konplexuak. Modu berean harritzen gaitu Sistema Iberikoa ezagutzeko aitzakiarekin praktika daitezkeen Jarduera desberdinen aukeraren handiak.
Ale monografiko honen sumario anitzean antzinako burdinbideak jarraitze n dituzten bide berdeetatik ibiltzeko proposamenak aurkitzen ditugu, baita lurraren erraietara bidaiatzeko, arroila susmagaitzetan barruratzeko, eskizko zeharkaldiak burutzeko, arrokan eskalatzeko edota, era berean, pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen zenbait via ferrata-tan zailtasun ertaineko igobideei ekiteko ere, Tontorren bilduma egitea gustuko dutenentzat, Parys Lisiecki-k p aratutako m e n d i zerrenda exhaustiboek, haien txangoetan erdiesteko helburuen lerrokada osatzen dute. Finean, aldizkariak mendigune eskerga honetako zoko gordeak bisita tu eta ezagutzeko hainbat eta hainbat aukera eskaintzen ditu, jarduera anitzak burutuz edo lasai ibiliz argazki kamara prest aldean daramagula.
Sistema osatzen duten mendilerroetako batzuek tradizio handia dute gure artean, seguru asko Euskal Herriko mugetatik hur daudelako eta maiz 2000 metroko kota magikoa gainditzen dutelako: Demanda, Urbión, Cebollera, Mencilla, Moncayo... Beste mendigune batzuk, ordea, urrunago gelditzen zaizkigu eta haien izenak lotuago daude beharbada gure eskola garaiko geografia ikasketekin ondoko tradizio mendizalearekin baino: Javalambre, Gúdar, Albarracín, Penyagolosa... Hangoetan ez bezala, azken mendizerra hauetan dauden gailurrak gure arteko tatxamendirik tematienek bakarrik bisitatzen dituzte noizean behin, EMFren Mendi katalogoaren lehenengo edizioetatik gaurdaino ageri dira lerrokaturik eta. Dena dela, mendi sistema eskerga hau, Penintsularen soslaia marrazten duten bospaseietako bat izanda ere, Pyrenaica aldizkarian haren historian zehar, agian, arretarik gutxien jaso duena da. Arrazoi honengatik, esku artean duzun aleak esanahi berezia hartzen du hango gailurrekin justizia egitera baitator. Espero dugu, alde batetik, Euskal Herriko mendizaleek mendi haietara egiten dituzten bisitaldiak areago izan daitezen la g u n garri gertatzea eta, bestetik, bisita idi horiek gainera Pyrenaicara deskribapen eta txangoetarako proposamen berrien artikuluak ekartzea. Izan ere, helburua da gu re begirada Penintsulako mapan zehar haren presentziaz ohartu gabe ostera ere ez pasatzea: Iberiar Sistema izan bada eta.